Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-04-14 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Zumaiako Bertsolari Txapelketa (4. 1989. Zumaia)
Représentación
1989-04-14 Zumaia Sariketa
Conducteur/trice
Iribar, Jexux "Olalde"
Bertsolaris / Auteurs
Salegi, Joxe Angel "Lizarreta"
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Oinez ikasten ari den haur bati.

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1989-04-14 Zumaia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Angel Salegi "Lizarreta"

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu hontara agertu zinan
hara borondate finez,
geroztik hemen haruntz ta honuntz
eskoIetan ahaleginez,
oraindik hortxe aurkitzen zera
ondo ibili ezinez,
bi gauz hauetan ikasi ondo
nahiz euskeraz ta nahiz oinez.

Urte bete bat inguru hori
besterik ez daukazu ta,
lurrera jauzi, malko ugari
zaude nahiko tristetuta,
farra egizu umetxo maite
eztarria zabalduta,
negar noiz e(g)ina mundu honetan
gero (e)re izango dezu-ta.

Hartu behar dezu hainbat tratu txar
ta beste hainbeste burla,
nora eta zer sortua zeran
ez zazu ahaztu sekula,
baina ikusten det zuk zorion bat
zerorrekin badezula,
ze mundu tristetan bizi zeran
oraindik ez dakizula.