Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
1991-09-28 Altzaga Jaialdia
Conducteur/trice
Zeberio, Nikolas "Zeberio II"
Bertsolaris / Auteurs
Murua, Iñaki
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Haurrak.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bi haur baditut ta saiatzen naiz
bizitza goza dezaten,
haiei bezela beste guztiei
gauza politak esaten,
zuek zerate haurraren irri
ta biharko itxaropen,
nahiz gizarteak beti ez dizuen
nahiko maitasun izaten.

Duela gutxi epaitu dute
haur bat bortxatu dun aita,
jaio berri bat zakar-ontzian
gorpu azaldu da baita,
beste hainbeste golpez josiak
oinazeen minez "ai"ka,
hemen guraso egiten zaigu
merezi ez dun hamaika.

Baina gaur denak ez dira triste
izakiaren bizian,
ni larri nabil, bailara dago
arras haur eskasian,
arren gazteek ekarri haurrak
osasunaren grazian,
edo bestela aguro gera
maisuak langabezian.