Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Beñat Gaztelurrutia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (12. 1997)
Représentación
1997-10-26 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Fernandez, Estitxu
Gaztelurrutia, Beñat
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Beñat, kalean barna zoazela, urez beteriko globo bat bota dizute. Gora begiratu eta bi ume ikusi dituzu hirugarren solairuko leihoan. Hitz egitera igo eta atea jo duzunean, Estitxu gurasoa irten zaizu.

Description

Air
Santa Barbara zure bizitza A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1997-10-26 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Fernandez, Beñat Gaztelurrutia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztelurrutia
Kalean zehar abiatuta
globo haundi bat ahora;
begiratu ta ume txiki bi,
hori ez dugu ganora!
Tinbrea jo ta egin nahi nuen
ahal baldin bazen aproba.
Norbaitek zerbait bota dit eta
ez zinen zeu izango, ba? (bis)

Fernandez
Ni ez naiz izan globoen hori,
haurren itxura ez dut nik;
kontu horietan ez naiz ibiltzen
balkoi aldean jadanik.
Seme-alabak hor ari ziren
globoekin aspalditik,
kulpa zuk duzu une horretan
behetik pasatzeagatik. (bis)

Gaztelurrutia
Galdera egiten etorri naiz ta
laster baten honek heldu;
guraso batek izan behar du
umeentzako eredu.
Itxura danez zure umeak
balkoitik ezinez kendu,
katearekin lotu itzazu,
batzutan funtzionatzen du. (bis)

Fernandez
Erraten duzu seme-alabek
gaurkoz daukatela kulpa;
nere ustetan zerorri zara
pertsona nahiko ilupa.
Hortxe zebilen pasiatutzen
orduantxe ernatuta;
mesede ederra egin dizute
aurpegia garbituta. (bis)

Gaztelurrutia
Kulpa nerea izan omen da,
hori da gero nahastea!
Lotsabakoa izan daiteke
gauza horiek esatea.
Mesederako izan omen da
aurpegia garbitzea...
Neuk ere laster garbituko dut
bat eta gero bestea. (bis)

Fernandez
Gure laguna une batean
jarri da hagitz erreta,
ez dut errexa gainditzen orain
jarri didan azterketa;
bere haserre musaje horri
jarri behar diot arreta:
ez hola jarri zu ere noizbait
ume izan zinen eta. (bis)