Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga:
Taberna baten festaren baten
Aitor hautatu beharko
ez zuen trago larregi edan
beraz ez zegoen txarto
neskato bati ziotzon "zera
hau da, maite zaitut asko;
ta maite zaitut ba gizakiak
gizakiak garelako.''(bis)
S. Colina:
Txikitatikan Aitor izan da
zuzentasunan almazen:
bost urterekin bati esan zion:
"motel ez zabiltza zuzen!"
Bestea haserre jarri zen eta
hor hasi zitzaion jotzen
gero iletik tira zion ta
bate gabe geratu zen. (bis)
U. Iturriaga:
San Pelaioak izango ziren
Andoni ligean gogor
bi neska zeuzkan ta biak behar
bat hemen ta bestea hor.
Deklarazio biak batean
ibili zen oso bizkor:
"Nik maite zaitut zuk'e bai ezta?
Itxoin orain berriz nator." (bis)
S. Colina:
Andoni beti mingain-gizona
nola izandu den berez
eskuak beti dauzka patrikan
eta mintzatzen da artez.
Andonik bere bizitzan ez du
borrokarik egin batez
amodioa egiten zuen
gerra egiteko partez. (bis)
U. Iturriaga:
Amets horretan imajinatzen
lan ederrak dauzkat ba nik
atal horretan sekula ez dut
imajinatu hau lehendik.
Igual frantsesez esango zuen
ta nik ulertu ez tutik;
argi ta garbi esanda Amets
ez da deklaratu oraindik. (bis)
S. Colina:
Hiru urtekin Errealaren
txandala lapurtu nion
gero mutila sutu egin zen
ta haserrea zerion:
"Kauen la rusia!" Osti bat eman
ta gerokoak hor konpon
baina tamalez huts egin eta
hortzak puskatu nizkion. (bis)
U. Iturriaga:
Orain behar dut gure Igorren
kanpoko itxura ezaba
berataz izan ditzakezuen
aurreiritzi denak laga.
Zigarrotxo bat ahoan zula
esan zion: "Neska, hara:
zuk nahi baduzu edo ez baduzu
nirea izango zara." (bis)
S. Colina:
Igor Elortzan pasadizoa
hasi behar dut kontatzen;
ikastolako aldageletan
hasi gaitezen kokatzen.
Bokadiloa lapurtzen zioten
berak ez zuen ukatzen
mutikoekin ezin zuen ta
neskekin borrokatzen zen. (bis)
U. Iturriaga:
Gure Xabierrek kartzelan pasa
zuen bolada bat txarra
lige kontuan nahiko ezjakin
ez zeukan langintza edarra
baina behin neska bat topatu ta
sentitu esan beharra:
"Zuk baiezkoa esan artean
ez dut moztuko bizarra." (bis)
S. Colina:
Treintaiseisean koka gaitezen
guztia esplikatzeko.
Noizbait lagun bat joan zitzaion
zor zahar batzuk kitatzeko;
honek eman ez bestea kapaz
bi masailak zulatzeko
eta bizarra utzi egin zun
hori disimulatzeko. (bis)
U. Iturriaga:
Gure Sebastian gaztea baina
bere gaztean handi zen;
bere barruan ia ez zitzaion
ardo gehiago kabitzen
ta han hasi zan zerbait esaten
inork ez zun konprenitzen
CIAko hiru aditu daude
hitz horiek transkribitzen. (bis)
S. Colina:
Sebastianek nola daduzkan
ehun kilo hanka baten
horrelakoak gertatzea're
ez da errexa izaten.
Inuxente bat aritzen bazan
mehatxun batzuk esaten
"Kauen la oztia!" esaten zun ta
denek alde egiten zuten. (bis)