Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Bertsoa entzun |
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Galdera ez da hain zaila baina
erreza ere ez da tira;
nire barne arazoak
atera behar argira.
"Zeren bila eta zer nahi?",
hoiek galdera asko dira,
zein ote dan nire izarra
ta zein dan nire distira;
salto egin nahi nuke nik
bizitzan aro berrira,
maitasuna ta bakea
ekarri nire herrira,
baina lehen erabilia
dugun gaiaren harira,
iraganean bila ni
ta geroari begira.
Ze demontre ateratzen dan
tipo honen barrenetik?:
bertsotan urrundua naiz
Bizkaiako txapeletik;
karreran ez naiz agertu
laurogeita hamabostetik,
ta ze hostiatan nabilen
neronek ere ez dakit.
Noraez honek gainera
barruan min ematen dit,
ta buruak esaten dit
"Unai hik ederto dakik,
topatu behar dok zerbait
heure barne muinetatik
eta Unai izan behar dok
Iturriagaren gainetik".
Ni ez bainaiz konformatzen
tokatu zaidan paperaz
ta bizitza triste honek
eskeini didan aukeraz.
Jendeak komentauko du
"konforme ez hago, beraz",
baina konforme egotea
ez da suertatzen hain erraz;
aspertu egin naiz sarri
bai bertsoez ta bai temaz,
inoiz ez bainaiz sentitu
horri aurre egiteko kapaz;
bizitzak eramaten nau
ni olatuetan hegaz,
beti amets baten bila
eta beti itxartzen naz.