Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Murua
Alkarren gertu bi baserritar
sarritan da arazua,
horregatikan konpon ezinak
egin digo erasua,
litxarrerian etxekoaneko
luxe hau degu maisua,
neuri osabak herentziz utzi
ta hartu nuen basua,
gustora asko jakingo nuke
zeinek eman dion sua.
Loidisaletxe-II
Duda samarrekoak ditugu
arbolazko hainbat malkar,
da auzotarren tira-bira honek
sesio gogorra dakar,
basoan sua ikusi eta
begira gaude gu alkar,
ta honek neri errua bota
su eman diotela bakar,
zeurea bada mugitu zaitez
ho(r)i itzaltzekotan azkar.
Murua
Neurea dala leo esan dizut
egia da alajaina,
da horri sua eman diozu
hara nolako azaina,
hori ote da konpon ezinak
ekarri didan ordaina?
Jenio txarrak hartua dizu
hori egiteko gaina,
erregaloan eman nahi(ag)o nun
sutan erretzea baina.
Loidisaletxe-II
Zuk neri erru guztiak bota
ta danak faltsuak dira,
nik ez diot ez surikan eman
esate(n) (d)izut arpegira,
begira nola erretzen a(r)i dan
pinuan erdi ta jira,
alper-alperrik gaude gu hemen
ezer e(g)in gabe begira,
sua itzali bion arte ta
egin dezagun erdira.
Murua
Lehen behar zendun bide hau hauta
basoa(r)i su eman ordez,
zertan zabiltza zeuk egindako
pekatuak hemen gordez,
«konpon gaitezen» esaten dezu,
isildu zaitez mesedez,
zu bezelakoekin konpontzen
iadanik ez dago errez,
ardoa ozpin bihur liteke
baina ozpinik ardo ez.
Loidisaletxe-II
Su emantzaile ni ote naizen
zure buruan pasia,
esan zaidazu lantegi hortan
nik zeinek naun ikusia,
txotxolo honek galera hori
nahiz da izan merezia,
sua(re)n bitartez alperrik galdu
leike balore guzia,
hori itzali ta buka zagun
bien arteko auzia.