Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Bertsoa entzun |
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Nom de la strophe:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Txuri-txuri jarri nuen
erosi ta segituan
teila berriak nahiz jarri
etxeari beranduan
etortzen nintzen gustura
gozatuz asteburuan
lanetik irten ta nuen
nere etxetxoa buruan.
Egurra barnizatu dut
eskatzen zidan orduan
barrua zein txukun duen!
berak merezi moduan
etxaldeak ze zelaiak
ditun bere inguruan!
Etxe dotoreagorik
ez da izango munduan! (bis)
Zein gertu duen mendia
gertu itsasoko bitsa!
Zein polita iluntzea
ta goizeko argi printza!
Nahiago nuke betiko
nerea izango balitza!
Baina iaz galdu nuen
nere azkeneko langintza.
Kartela ipini diot
ta eskutan daukat giltza
guztia larogei milioi
hori da nere baldintza.
Inglaterrako turistak
erosi nahian dabiltza
ez nuen saldu nahi baina
holakoa da bizitza. (bis)
Bera baita nere zeru
gain eta nere zerupe
bertan pasatzen nituen
Eguberri ta Ihaute.
Espekulazioak baina
Hendaian zenbat entzute...
Kulpa nik daukat soilik nik
hala erakutsi digute.
Hemengo gazte askok nahi du
nere etxea ez uste!
Nahiago nuke hortako
behar aina diru balute!
Bai, bai beraien eskutan
gustura jarriko nuke
baina tamalez munduan
txanponak agintzen dute. (bis)