Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Freestyle Rap" Nom de la personne: Iturriaga, UnaiAffiner recherche
Données: 2762
1993-03-20 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arte Ederretan edo Bellas Artes-etan aritzen da ikasten eta pintore lanetan jarri behar det. Nolako neska margotuko huke? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldian gaixo zeunden, eta joan den astean azken etsia eman dizute sendagileek: gehienez ere bi hilabeteko bizi iragarri dizute. Zertan emango dituzu bi hilabete horiek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Abenduaren 25a, Eguberria ospatzeko asmotan bazkaritan hamar lagun elkartu zarete. Lagun edo, esateko modu bat da: familia. Kontxiren etxean elkartu zarete. Unai, zure arreba da Kontxi. Zu bikoterik ez duen gizona. Julio Markelekin etorri da. Zure beste anaiarekin Unai, eta Kontxiren anaia ere badena. Ekhiñe alaba ekarri du berekin, aurreko bikotekide batena. Kontxik horrez gain, bi biki ere badauzka, Pupu eta Lore. Bederatzi urte. Jose Joakinekin izan ditu, baina ezin da bertan egon lana egin behar zuelako. Baina haren ama bai, hor da Rosario. Eta bederatzi jaten duten lekuan hamarrek ere jaten dutelako, bizilagunari ere etortzeko esan dio Kontxik, Ukrainatik etorritako Aleksei. Ez dakit ardoaren eraginez edo txanpainarengatik den, baina Julio ez da isiltzen bazkaritan. Unaik gutxitan hartzen du hitza, baina ez da oharkabean pasatzen hitza hartzen duenean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-28 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, hiru aste daramatzazu indignatuta; zuk, Sustrai, hogei urte daramatzazu. Gaur, Arriaga plazan egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Fokoek ausaz bi entzule argituko dituzte, eta horiei buruz kantatu beharko duzue. Lehenbiziko hori da, Unai, zure abiapuntua; eta bigarren hori zurea, Andoni. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azkenaldian ingelesezko esaldi bat behin baino gehiagotan entzuten dugu: Think global act local. Horrek esan nahi du mundu ikuspegiarekin pentsatzeko eta gero gure inguruan aplikatzeko. Amets, zelan egiten da mundu ikuspegiz pentsatze hori? Unai, zelan aplikatzen da gure inguruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialenek aspaldian bazuen kapritxo bat: maskota bat izatea, animalia bat; eta azkenean lortu du, Unai da maskota hori. Ez dut uste oso ondo konpontzen direnik, hasieran behintzat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-02 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unaik zoologikoan egiten du lan, tximua da, eta gaur, egun gogorra izaten ari da, eta moskeatzen hasita dago; Andonik ordu erdi darama, Unai, zure kaiolaren aurrean begira, geldirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Areto honetan ere ezin da erre. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek hirurok drogazaleak zarete. Zuen egoera tamalgarriaz kontzientziatuta, desintoxikazio zentro batera jo duzue sendatzeko asmoz. Gaur gauean, zentroa kokatuta dagoen auzoko biztanleak kalera irten dira zentroa itxi dezaten eskatzera. Kanpoko oihu eta zaratak entzuten dira zuen logelatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ametsek bere lagunen argazkiak aterako ditu, eta Unaik erradiografiak. Ea biotatik nork erakusten digun gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-23 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Gizartean arazo bihurtu dela uste al duzue litrotara joatea? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-11 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ama-semeak zarete: Unai ama eta Jokin semea. Orain dela gutxi erosi duzue microondas bat etxerako, eta zuri, Jokin, hasieratik ez zitzaizun gustatu, eta zure osasuna babesteko, ez erabiltzea erabaki zenuen. Baina orain, zerbait berotu nahi duzunean, kazuela asko zikintzen dituzu, eta gero amak garbitu behar ditu. Ama kejatu egiten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-02-10 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok andre-gizonak zarete. Unai arrantzalea da eta aste bi bakarrik geratzen zaizkizue elkarrekin egoteko. Sustrai andrea nahiko larri dabil, eta bizimodu hori uzteko sasoia dela pentsatzen du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
