Recherche general
Nouvelle recherche Chant improvisé: "Reggae (Toasting)" Place: TolosaAffiner recherche
Données: 860
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Sujet proposé: Zu, Anjel Mari, saioa ikustera etorri zara. Hasieratik Jon, zure ondokoa, koadernoa hartu, eta jakintsu plantak egiten ari da. Bertsotako oin guztiak bertsolariek kantatu aurretik apuntatzen ditu, baina oraindik ez du bakarra ere asmatu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin bizitzeko etxea prestatzen hasi zarete. Altzairuak eraman, eta sofa sartzea bakarrik falta zaizue. Eskaileretatik ezin, leihotik ere ez... Sartu ezinik zabiltzate. Kalean, sofan eserita zaudete pentsatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kazetaritza ikasi duzue eta lan egin, kolaboratu, ETBn, irratian, egunkarietan... Amets, zuk kontatu zer falta eta zer dagoen soberan euskal prentsan. Eta zuk, Nerea, irakurleen aldetik nola ikusten den prentsa hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-08 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, eta gaur ere eztabaida beroa izan duzue zuen artean, jelosia kontuengatik. Aspaldi honetan, Uxue etxetik kanpo dabil desorduetan, gero eta bertso saio gehiago dituelako, bereziki martxoaren zortziaren jiran. Jeloskor zaude, Alaia. Elkarri gaur ere ahotsa altxatu diozue. Nazkatuta, Uxue, balkoira atera zara zigarro bat erretzera. Eseri Uxue, hori da zure balkoia. Alaia, beregana hurbildu nahi duzu, baina urguiluak ez dizu uzten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hamasei urte eman dituzu futbolean jokatzen, eta gaur jokatu duzu lehen aldiz emakumeen euskal selekzioarekin. Gaur hartuko duzu erretiroa. Partida bukatu da eta oraintxe sartu zara aldageletara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
(Taburete banatan barra ertzean eserita, edalontziak parean ). Lehenengo maitasun historia edo lehenengo bikote harremana ez omen da inoiz ahazten. Zuek elkarren lehen maitale izan zineten. Geroztik elkarren berri beti izan duzue. Batek bikotea duela, besteak lan berria duela, herriz aldatu dela... Gaur kalean topo egin duzue eta trago bat hartzera joan zarete.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Pantailatik jartzen zaio gaia. Bertako bideoan Inaxi Etxabe bertsolaria ageri da, pasatu berri den Gipuzkoako finalean Beñati txapela jantzi ziona. Honela dio Inaxik:
Beñat, hauxe duzu hiru bertso kantatzeko gaia. Zuk eskerrak eman zenizkien erratz batetik kantari jartzeagatik mutil lotsati hura. Nik ederki ulertu nizun. Nola uste duzu bizi nuela nik bertsolaritza? Argiago ikusteko, tori nire betaurrekoak.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-25 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zoriontsua izateko zer behar da? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Betidanik nahi izan duzue enpresaburu izan. Azkenean lortu duzue zuen ametsa. Ez da espero zenuten pagotxa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zinemagintza ikasi zenuten elkarrekin. Zu, Etxahun zine-zuzendaria zara, eta Maddalen zine kritikaria. Etxahun, zure azken filmari buruz kritika zorrotza egin dizu Maddalenek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Kutsatu ta kutsatu / noiz arte horrela?
Puntua: Itsasoa daukagu / plastikoz beteta
Puntua: Protokolo ugari / daude sinatuta
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
