Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Alberdi, Uxue" Année: 2024Affiner recherche
Données: 1310
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Horra zer den gure Donostia” dio gure kantu ezagun batek. Eta zuretzat, zer da Donostia? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-04 Baiona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Oroitzen al zara 18 urte zenitueneko ametsekin? 18 urte zituen neska haren paperatik, nola irudikatzen zenuen gaur egungo Onintza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-10 Aizarnazabal Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iker zure bordan lanak egiten ari zinela; ardiei jaten eman, azpiak atera…Aitor inspektorea etorri zaizu, zure infraestrukturak legez dauden, ardiak ongi zainduta dauden … inspekzioa pasatzera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-11 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-25 Leitza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Berrogei urte dituzten bi herritar zarete. Betidanik ezagutzen duzue elkar. Bakoitzak bere bizitza, bikotea… eduki duzue, baina banatu zineten aspaldi. Goizeko ordu bata da, taberna batean elkartu zarete, argiak itzalita; betidanik ezagunak baina inoiz baino gertuago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Sujet proposé: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-07 Bakaiku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Saats Karasatorre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-15 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Irakasle haugu eta horren harira puntu batzuk:
Puntua: Hogeita piko ume / gela bakarrean
Puntua: Bakoitzak bere etxetik / dakarren motxila
Puntua: Nekagarria bezain / gozagarri ote?
Puntua: Hasteko zein egun duk / denetan zailena?
Puntua: Antz ematen al zaiek / kurtso amaiera?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-21 Irura Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umorean aritzea ez da erraza izaten, gero eta zailagoa dela esango nuke. Zuek ohituta zaudete jende aurrean aritzen, asmatzen, kantatzen... eta erantzunak jasotzen, txaloak eta abar. Baina azken hilabeteetan norbaitek esan dizue, “Joe, bertso hori…”, “Txiste hori…”, “Barre egitea ez zen oso egokia, ez zait gustatu…”. Hasieran ez zenioten garrantzirik ematen baina ja ez da entzuten duzuen lehen aldia eta horri bueltak ematen zabiltzate. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-28 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur LGTBIQ+ harrotasun eguna da. Askotariko errealitate eta identitateen ikusgarritasunean aurrerapausoak ematen diren arren, hemen, Donezteben, bi pankarta erre zituzten jarritako egunean; Arizkun Rocken duela hilabete, kontrako pintada batzuk egin zituzten… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Lierni Rekondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amona bilobak zarete. Zu Lierni ez zara fededuna, baina amona bai. Amonak dio zuk ere izango duzula zerbaitetan sinisteko premia. Sanpedrotan, udaleko ordezkari eta agintariekin batera, meza nagusia sakratua izaten da zuen etxean. Amonak, zurekin joan nahi izaten du. Egoerak barregura ematen dizu Lierni, ezin duzu isilik egon eta amona haserretu egiten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat aita eta Xabat semea zarete. Aita osasunez eskas dabilela eta bere etxera joaten zara Xabat laguntzera. Oso festa zale izan zarete beti, herritar sutsu, baina aurten ezin atera. Bata gaixo, bestea zaintzen. Usurbilgo festak dira eta etxean zaudete, telebista jarrita eta kaleko zarata entzuten da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bertso eskola kideak izan zineten nerabetan. Zuk Onintza txapelketak irabazi zenituen eta lortu zenuen besteen begietara bertsolari izatea. Zuk Nerea utzi egin zenuen Onintzak lehen txapela irabazi zuen urtean. Oraindik lagunak zarete. Are, bera da askotan txapelketako saioetara eramaten eta laguntzen dizuna. Aurtengo Euskal Herriko Eskolartekoan, Haira Aizpurua txapeldunak eta kantukide zuen June Aiestaranek erdi bana kantatu zuten txapeldunaren agurra. Gaur kafea hartzerakoan bideoa erakutsi dizu Nereak eta “Belaunaldi batzuk lehenago jaio izan bagina” elkarrizketa hasi du Nereak. Orain arte elkarri aitortu gabeak kontatzen hasi zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-04 Muxika Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Literatura oro har, eta poesia bereziki, tristurarekin lotzen da, nostalgiarekin. Eta nik kontrakoa eskatuko dizut. Deskribatuko al dizkiguzu poema baterako modukoak diren une zoriontsuak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa