Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Ibarzabal, Nerea" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5616
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, puntue barik bertso bat kantako dotsut, zure adiskide batek idatzie, Jexus Mari Irazuk; honelaxe dino: Bertsolari ta korrikalari euskalgintzaren zutabe Patzikurentzat funtzionario askorentzat sormen labe Etxenikeren aurrean berriz zientzia gizon goi ta behe ordu txikitan Glent Grand doblea belodromoan aldare zenbat aurpegi eduki leizken kara askorikan gabe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-16 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, hogeita sei urte dituzu. Hogeita hamar urteren hatsa kokotean antzematen duzu. Zuk, Andoni, hogeita hemeretzi urte, ia kokoteko bat hartu duzu. Biok, atzo, mozkor latza harrapatu zenuten. Zer moduzko harremana da zuen adinekoen artean. Mozkortuta serio hitz egiten hasten gara, beraz, hasi sexuaz eta maitasunaz hitz egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lehen esan dizuet bitxi samarra egin zaidala Irutxuloren seigarren urteurrena hain haundi jartzea, izan ere efemeride oso zaleak dira edo gara une honetan; eta hori ikusita pentsatu dut efemeride esaktoago bat edo borobilago bat bilatu behar nuela, eta Andoniren biografia arakatu dut erabat eta topatu diot bat: gaur, une honetan bertan betetzen dituk nik dakidanez, auskalo zenbat urte, auskalo zenbat hilabete, auskalo zenbat aste, auskalo zenbat egun eta ordu azkeneko aldiz negar egin huela; eta okasio hori ospatzekoa denez, lagunak bildu dituk eta hemen daukak kopa huts hau eta hirekin hola goxo-goxo egon ondorenean, orain topa egiteko unea etorri zaik, kopa hutsez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Mikel Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen Bergaran Jardunek bultzatuta ezagunak dira amodiozko gutunen lehiaketak. Amodiozko gutunak idatzi behar ditugu. Beraz, bertso bana eskatuko dizuet eta horrek gutun bat osatuko du. Hiru gutun desberdin osatu behar ditugu. Batek hasiko du gutuna, besteak segi eta hirugarrenak bukatuko du. 1.- Gure herri honi buruzkoa 2.- Oporrei buruzko amodiozko gutuna 3.- Pertsonei buruzko amodiozko gutuna, baina gure inguruan imagina ditzakezuen pertsona ezinduei buruzkoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka oinak-emanda Sujet proposé: Oinak: arrabotsa / bihotza / zorrotza / ontsa / hilotza Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zer da hilekoarekin egotea zuen esperientziaren arabera? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-21 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi euskaldun zarete. Lehen aldiz Frantziako futbol selekzioan parte hartuko duzue. Ohitura den bezala Marsellesa ari da. Andoni gogotik hasi da kantuan eta Amets isilik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-05-06 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Linguae Vasconum Primitiae Nik zita bat nuen Bernart Etxeparekin baina laurehunda piko urtez berandutu naiz. Harrigarriena da, Bernart Etxeparek itxaron egin nauela. Euskal poesiaz galdetu didanean esan diot : "euskaldunek ez dute poesiarik leitzen; ETB ikusten omen dute eta bidaia turistikoak egiten omen dituzte tropikoetara". "ETB? ETB?" Eta ETB zer ote den asmatzen eta neskameak ekarritako sagardoa edanez Axularren zain geratu ginen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-10-13 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Aita izango al haiz / Eguarrik aldera? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-01-09 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Mantxi, ahoa-eta garbitzeko erabiltzen diren zotz horietako bat haiz, eta hi, Egaña, pospollua haiz. Elkarrekin maiteminduta zaudete, baina zuen artekoa ezinezkoa da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-28 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Joan da Lizaso bere kotxeagaz, eta nor topatuko bidean eta Andoni ertzaina kontrola jartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bakarrizketa bik elkarrizketa bat osa al dezakete? Andoni, hi, naufrago bat haiz itsasoaren erdian ohol baten gainean. Badator itsasontzia Amurizak gidaturik. Ikusi hau, eta aurrera egin beharrean gelditu egin da. Biok zaudete elkarri begira, baina elkarrengandik urrun, eta gogoetan hasi zarete, baina ez diozue elkarri entzuten. Naufragoa hasi, neurri eta doinu egokian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hona hemen, zuen aurrean, egia eta gezurra. Andoni egia, eta Iñaki gezurra. Batzutan elkarri egundoko amorrua diozuela eta elkar gorrotatzen duzuela dirudi. Eta bestetan oso lagun zaretela. Elkarrekin oheratzen zaretela ere egingo genuke apustu. Argi ezazue zuen harremana mesedez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-05 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuei bioi hiru egoera desberdin jarriko dizkizuet, baina biok elkar hain ondo ezagutzen duzuenez, Andonik Sebastianen paperean katatuko du, eta Sebastianek Andonirenean. 3.- Bukatu da zuen bertso karrera. Bota azken agurra. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-18 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egunean hainbat aldizkari eta egunkaritan bertsolariak agertzen dira sekulako pila. Gaur egun badirudi bertsolariak intelektualak direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña, Jon Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek lau animalia zarete: txakurra, katua, sagua, txoria. Zuek jakingo duzue zein den bakoitza. Zer moduz konpontzen zarete? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek pixka bat zaharxeagoak zarete, hamasei-hamazazpi urtekoak; eta Andoni Aitorrekin gustatzen da, baina orain arte ez du une aproposik aurkitu, eta gaur, ustekabean, taberna bateko mahaian topo egin duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-10-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Niri ere askotan esan zidaten Xabier Letek abesten duen hura: "Handitzen zarenean ikusiko duzu isilik egoteak zenbat balio dun." Hiri zenbat balio dik? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-18 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok urtetan zehar elkarrekin lan egin duzue. Orain dela gutxi bertako langile bat jubilatu egin zen. Jokin hartu zuten lanpostu hori betetzeko. Orduz geroztik Andonik ez dio berdin begiratzen Jokini. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Japonia aldean gazte batzuk elkartu eta kotxe batean suizidatu omen ziren. Internetetik adostu zuten hori dena. Gaur, Andoni, Interneten sartu da, eta Silveiraren gonbidapena jaso du bere buruaz beste egiteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
