Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Lekue, Etxahun" Place: DonostiaAffiner recherche
Données: 3867
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok pertsona beraren ohe ondoko mahaitxoan elkartu zareten bi elementu zarete. Zu, Jexus Mari, gauero lotarako hartzen duen pastilla. Unai, goizero esnatzeko erabiltzen duen iratzargailua. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Irazu hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, zu, Igor, emaztea, eta Aitor senarra. Aitor oso okupatuta bizi da nonbait: goizean bilera, eguerdian bestea, arratsaldean bi... Iluntzean etxera etorri denean, zuk, Igor, eguneko bilerarik garrantzitsuena antolatu diozu, bion artekoa. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Polizia-etxera eraman zaituzte, zu, Igor, prostituta, atxiloturik. Han, Unai poliziaburua ikusi duzu, eta ezaguna duzunez, beregana jo duzu. Hiruna bertso, zortziko handian, Igor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogeita bost bat urteko bi emakume zarete, adiskideak. Bizitza latza eman duzue zuen senarraren ondoan. Zuk, Sustrai, gehiago ezin eta banatzeko erabakia hartu duzu. Andoniri gogorra egiten zaio bide hori hartzea. Hiruna bertso, zortziko handian, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitona eta biloba zarete. Zuk, Andoni, bilobak, Igor, aitona, ikusi duzu baratzean lanean. Euria ari duela-eta surfean erabiltzen duzun neoprenozko jantzia dauka soinean. Launa bertso, zortziko txikian, Andoni hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jexus Mari, piercing eta belarritakoz beteta zatozen gaztea zara, eta Aitor aireportuko segurtasun zaintzailea. Hegazkinera bidean, metalak detektatzen dituen makina txistuka hasi da. Launa bertso, zortziko txikian, Jexus Mari hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Lehenengo zita jarri duzuen bikotea zarete zuek. Arratsalde osoa eman duzue hizketan, baina beste ezer egitera ausartu gabe. Euria hasi du, eta zuk, Maialen, aterki aterki txikia zabaldu duzu. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi boxeolari zarete. Gaur, elkarrekin jokatu behar duzue, baina biok zatozte galtzeagatik eskupekoa kobratuta. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Txindokira igotzeko asmotan iritsi zarete Larraitzera. Mendira abiatu aurretik, kafea hartzera sartu zarete tabernara. Ordubete beranduago bertan zaudete oraindik, mahaian eserita. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Larogei urteko aiton-amonak zarete. Maialen amonak, etxeko berogailua garestia dela eta zu Andoni, aitona, basora bidali nahi zaitu surtarako egurra egitera. Launa bertso, zortziko txikian Andoni hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Durangoko azokan / a ze ikusmira!
Puntua: Erosi nahi zuenak / bazeukan aukera
Puntua: Idazle asko baina / irakurle gutxi
Puntua: Liburua beti da / opari polita
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Borrokarako gertu / etorri al zara?
Puntua: Jokoa ta jolasa / ez denez berdina
Puntua: Belodromoarentzat / zenbat laudorio
Puntua: Estimatzen al duzu / gaurko bertso plaza
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Ospetsu egin zara / gauetik goizera
Puntua: Paparazzi gehiegi / duzu inguruan
Puntua: Ospeak bere zerga / kobratu izan du
Puntua: Nahiago al zenuke / lehenago bezala
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Errepidea sarri / arrisku iturri
Puntua: Ezbehar ugariren / lekuko isila
Puntua: Elkartzen direnean / presa ta alkohola
Puntua: Alferrikakoa da / damutzea gero
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Ederrik baldin bada / hau da Donostia
Puntua: Itsaso ta mendia / elkarri musuka
Puntua: Franko ere gustora / etortzen zen hona
Puntua: Ikasiko al dugu / geurea maitatzen?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hondarribiko Alardearen inguruan Jaizkibel konpainiak azken urteotan berdintasun saria eman izan du. Eta oraingoan bertsolari emakumeen kolektiboari eman dio. Hainbat emakume bertsolari hurbildu zen Hondarribira, eta tartean zuek biok. Joan zarete saria jasotzera, eta han zapi bana jarri dizuete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa