Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Lekue, Etxahun" Nom de la personne: Egaña, AndoniAffiner recherche
Données: 5612
2010-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea izango zarete. Zuen arazo handiena izaten da hilaren bukaerara iristea, ekonomikoki estu zabiltzatelako banketxe baten hipoteka dela eta. Gaur, etxera gutun bat iritsi zaizue, hipoteka daukazuen bankuko gutuna; 2010 zoriontsua opa dizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi emakume zarete, bi ama. Zuen semeak Parisko kartzela batean preso dauzkazue. Hendaiako tren geltokian egin duzue topo gaur ere. Hilero bezala gauez egingo duzue bidaia. Hamar ordu trenean. Ordubeteko bisita egin eta atzera beste hamar ordu. Zu, Aitor, etsitzen hasita zaude, nekatzen hasita, urte asko dira. Eta Andonik hala esan dizu: "Zoriontasuna ez da nahi dugun guztia egitea. Egiten dugun guztia nahi izatea baizik". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-11 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Logelan zaudete biok, eta sumatu duzue erle bat dabilela bueltaka. Ez diozue kasu handirik egin, baina esnatu zaretenean, Unai ziztadaz beterik dago, eta Andonik ez du bat bera ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Haritz Etxeberria "Ministro"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Andoni, gehiegi busti gabe eta poesia eginez, entzuleak liluratzen dakien bertsolari bat izango zara. Ministro, berriz, astakeriak esanda eta edozeini buruz hitz eginda, entzuleak lehertzen dituena. Defendatu ezazue bakoitzak bere jarrera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-06-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek dira larunbat gauero herriko taberna guztiak ixten dituztenak. Tabernak itxi, elkarri bizkarretik heldu, eta "Mendian gora" kantatuz joaten dira mendian dagoen beren etxera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-03-28 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Saharara janaria, arropa, eskolarako materiala eta osasun laguntza bidaltzen da Euskal Herritik ere. Saharako haurrak etxean hartzeko aukera dugu urtero. Zuek inoiz bidali al duzue ezer? Umerik hartu al duzue etxean? Zuen elkartasuna noraino iritsi da? Barru-barrutik kantatzeko eskatuko dizuet. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikotea zarete. Zuk, Sustrai, arratsalde osoa pasatu duzu biontzat afaria prestatzen. Andoni etxera etorri denean, zuk arratsaldez une bakarti horretan piztu duzun irratia kolpe batez itzali du, telebista piztu, eta afaltzeko gogorik ez daukala esan dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Andoni, puntue barik bertso bat kantako dotsut, zure adiskide batek idatzie, Jexus Mari Irazuk; honelaxe dino: Bertsolari ta korrikalari euskalgintzaren zutabe Patzikurentzat funtzionario askorentzat sormen labe Etxenikeren aurrean berriz zientzia gizon goi ta behe ordu txikitan Glent Grand doblea belodromoan aldare zenbat aurpegi eduki leizken kara askorikan gabe. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bush izango haiz. Hire azkenengo burutapenak ez zakiat inori kontatzen dizkioan, baina gaur guri kontatu behar dizkiguk; zer asmo ote dabilzkian hire buru horretan munduaren martxa hau hire erara eramateko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Usandizaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Zuek Asteasuko jaietan zabiltzate. Maialen txoznan trago bat hartzen ari dela, atzeko bostak berarekin ligatu nahian hasi dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-21 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Gure inguruan horrenbeste ika-mika, gorabehera, ezinikusi eta ezin entzun badago. Errepaso bat emaiozue bakoitzak ikusten duenetik, gure honek irtenbiderik baduen edo nondik ikusten diozuen konponbidea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-10-26 Andoain Hitzaldia 18:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, haur saharar bat zara, Layla. Urtebete pasa duzu Euskal Herrian, ebakuntza bat egitera etorrita. Sebastian, haur saharar horrek Euskal Herrian izan duen amaordekoa izan zara urtebete hortan. Iritsi da Laylak Saharara bueltatu behar duen eguna. Elkar agurtu beharko duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete; Egaña aita eta Irazu semea. Egañak, aitak, hiru urte pasa ditu kartzelan ama jipoitzeagatik. Kartzelatik irteterako orduan, Irazu, semea, dauka ate ondoan zain. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
