Recherche general
Nouvelle recherche Interviewé: "Lekue, Etxahun" Place: AndoainAffiner recherche
Données: 329
2003-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi hauek homosexual bikote bat osatzen dute. Iñakiren ametsetariko bat zuriz jantzita aldareratzea da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lapurdiko kostaldera droga paketeak ari dira iristen. Zuek horietako bat aurkitu duzue. Biok sosik gabe zaudete. Aitorrek sekulako aukera dela uste du bere egoera hobetzeko. Sustraik, ordea, arazoak besterik ez dizkiola ekarriko uste du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iñaki Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen dauzkagu Andoaingo alkatea, Irazu, eta bere aholkularia, Zelaia. Azkenaldi honetan arduratuta dabiltza herri eta hiri inportante guztiek badutelako beren ikurra -Guggenheim, Kursaala etab.- ; eta Andoain badirudi nahikoa herri fantasma geratzen ari dela, nortasunik gabea. Eta hor dabiltza biak buru-belarri nondik edo handik zeozer asmatu nahian, herri honi izaera bat eta ikur bat emango diona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun zahar dira eta ezkonduta bizi dira biak. Xabierrek dio bikotearekin leiala izan behar dela eta bera hala dela. Jonek, berriz, ezetz, bera askoz ere liberalagoa dela eta ez duela leiala izan beharrik emaztea maite izateko, eta gainera ez dela leiala bere bizitzan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Oihane Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Horiek denak jakiteko, zorionez, hemen ditugu aurreko bien emazteak; Oihane da Amurizaren emaztea, senar leialaren emaztea eta Estitxu Lopategirena. Egia ote da esan duten guztia? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur solasean sumatu bata bestearekin: "Gu ezkondu eta, haurrak izan eta haiek hazitzerako... gure semeek ez ditek soldadutzara joan beharko". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hi heu lanbidez irakaslea haiz eta gaztetxo hintzela lana izango huela eta aitak estudiatzeko esaten zian. Zer esan behar diok orain heure semeari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Demagun Iturriaga modistoa dela eta kolekzio berria prestatu duela. Kolekzio hori pasarelan aurkezteko modelo baten bila dabil eta atzeko bost horiek aurkeztu zaizkio. Beraz, Unaik gustuko modeloa nor duen esan beharko du eta gainerakoek erantzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zenbaitetan uste dugu agian aktualitateko gaiak helduon ahotan soilik ibiltzen direla, baina hori ez da horrela. Zuek biok sei urteko bi haur zarete eta etxean koronabirusa gora eta koronabirusa behera besterik ez duzue entzuten. Gaur eskolako patioan elkartu zarete eta hortxe hasi zarete zuen ustez nondik datorren, zergatik datorren, zer egiten duen, guzti-guztia sei urteko haur baten begiradatik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-01 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hezkuntza publikoan lan egiten duzun irakaslea zara. Kurtsoa joan eta kurtsoak etorri, gero eta haur etorkin gehiago datoz zuen eskolara eta era berean baita zure gelara ere. Nahiko erreta zabiltza, Nerea. Ez da gauza erraza klasearen erritmoa eraman nahi izatea eta era berean ikasle berrien irakaspenak egunean eramatea, arazo linguistikoa dela edota emozionalak direla tarteko. Gaur klaustroko bilera izan duzue eta koordinatzaileak Halil izeneko mutiko sahararra datorrela esan du zuen eskolara eta gelaren bat behar duela. Isiltasuna. Eta nahiz eta erreta egon, bat-batean “nik neuk hartuko dut” esan duzu Nerea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-13 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzue, Saharako kanpamendua uholdeek gogor astindu zuten eta oraindik arazoekin dabiltza buelta eman ezinik. Zuek kanpamenduan euria nola ari duen begira zaudeten bi ume zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-28 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Bertsokideak jarritako puntuak Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Festak iritsi dira, baina dena ez da festa izaten. Gaueko martxa ezagutzen duzu, saioetatik bueltan askotan tokatu izan zaizu bakarrik itzultzea, zure buruari bueltaka. Semeak ere ari zaizkizu parrandako adinera hurbiltzen. Ze burutazio etortzen zaizkizu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Herrialde Katalanetako gazte independentistak zarete, eta oso haserre zaudete egoera dela eta. Erantzunak baketsua izan behar duela entzuten duzue behin eta berriz. Zu, Asier, ados zaude
horrekin. Unai, ordea, ez.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sei urteko haur baten gurasoak zarete. Beñat, zure ustez, haurrak lehenbailehen hasi beharko luke ingeleseko akademia batean. Ibanen ustez txikiegia da oraindik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa