Recherche general
Nouvelle recherche Type de supports: "Disque dur" Année: 2011Affiner recherche
Données: 1103
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Azkenaldian bezala, egunero, Saguesko paseoan topo egin duzuen bi amona zarete. Negar malkotan, galdera asko dituzue, baina itsasoak ez omen du erantzunik. Nork dauzka zuen erantzunak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hori Saguesko paseoko petrila da. Eskutik helduta ostiral gauez iritsi zarete, eta bertan esertzea erabaki duzue. Bost minutu pasatu dira, eta oraintxe konturatu zarete harresi horretan ezagutu zenutela elkar, duela lau urte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zeini ez dakit, baina behin irakurritakoa da honako hau: “Dauzkadan gauzarik preziatuenen artean ditut gordeta sekula esan ez ditudan hitz batzuk”. Aitor, denok edukitzen ditugu nahi baino gutxiagotan aipatzen ditugun hitzak. Esango dizkiguzu horietako bizpahiru, eta zergatik esaten dituzun hitz horiek nahi baino gutxiagotan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bikotea zarete, eta gaur telebista ikusten zeundetela, tratu txarrak jasaten dituen emakume batek bere gizona hil duela esan dute. Zuri, Uxue, normala, ondo iruditu zaizu, baina zuri, Manex, gogorregia, gehiegizkoa, iruditu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Manex, Alde Zaharrean bizi den gurasoa zara. Asko pentsatu ostean, eta eskolak dituen arazoak ezagututa, zure semea Gasteiz eskolan, zure auzoko eskolan, matrikulatzea erabaki duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-29 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Pertsonak bizitzan aldatzen goaz, onera edo txarrera. Urteak aurrera doaz, gure bizitza ere aldatzen doa, baina izango dira gauza batzuk, zutabe batzuk, ezaugarri batzuk, aurrerapen horietan goazela ere, aldatzen ez direnak gure baitan. Nola da zure kasua, Xebaxtian? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-30 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Jakingo duzuenez, bihar amaren eguna da. Zer izan da zuentzat zuen ama? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-30 Belfast Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Telebistan ikusi dugu egunotan Bin Laden-en emaztea, hizketan. Berari kantatu behar diozu, baina doinua nik emango dizut: Hil da Canovas Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur umeen danborrada egin da lehenbiziko aldiz sanmieletan. Zuek bi umetxoren bi aita zarete. Aitorren umeak danborrada guztian zehar ederki eraman du erritmoa; Ikerren semeak, berriz, bat bera ez du parean jo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-24 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Jende askok jakin ez arren, Anjel Marik badu halako harreman berezi bat, badu halako feeling bat Habanera doinuarekin. Esplika ezazu nondik datorren feeling hori, noski, Habanera doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-25 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebaxtianek urte asko daramatza herriz herri, plazaz plaza, eta ibilbide horri begira biografia bat argitaratzea erabaki du, bere biografia. Ametsi eman zion idazteko enkargua, eta gaur da azken zuzenketak egiteko eguna, inprimategira bidali aurretik. Ez dakit ados egongo diren. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Julio, betiko jatetxe baten jabea zara. Gaur, jatetxeko sukaldari Arkaitzek Basque Culinary Centerren ikasketak egiteko matrikularentzat dirua eskatu dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-06 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amaiurko gazteluko indusketa lanetan zabiltzan arkeologoa zara. Eskuila eta pintzelekin lurra kentzen ari zarela, ezpata baten silueta agertzen hasi da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-15 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urte ugari dira, bizitzako ardatz ez ezik, bertsolaritza zure diru iturri nagusi ere badela. Zer-nolako zama edo poza da hori? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
