Recherche general
Nouvelle recherche Format: "Audio - numerique" Nom de la personne: Maia, JonAffiner recherche
Données: 2679
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-19 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hortxe daukagu Luciano Pavarotti, Lizaso, Atlheticen mendeurrena dela-eta Euskal Herrira etorrita. Jon Maiak, Atlheticeko ordezkariak, hiru leku desberdinetera eroango dau tenor mundiala: sagardotegi batera, Guggenheim museora eta Anbotoko puntara. Entzun daiguzan, ba, Jon gidariaren azalpenak eta Xebastian kantariaren inpresinoak egoera bakoitzean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-23 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Jon, abenduaren hamalauan, txapelketako finalean hain zuzen ere, alabaren logela jasotzen ari zinela maitasunezko eskutitz samur bat aurkitu zenuen. Gaur jakin duzu Unairi zuzendutakoa zela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-10-09 Basauri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Lopategi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-24 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Imanol gurasoa eta Jon hamasei urteko semea. Sanprudentzioak badatozela eta, horra hor eztabaida: gurasoak dio eguneko mila pezetako paga nahikoa dela; semeak ezetz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Eta komunikabideekin jarraituko dugu. Aste honetan izan dugu Egunkariaren 1000. alea irakurtzeko aukera. Horren berri jakin ez duenik ere izango da eta kanta iezaiezue haiei. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Imanol Epelde, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Arozena lesakarra, Maia zumaiarra eta Epelde zarauztarra. Hirurak herri politak eta bereziak, baina zer dauka norbere herriak besteenak ez daukanik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Larrañaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Maia gitarra, Egaña txistua eta Larrañaga trikitia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-07 Laudio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka oina-emanda Sujet proposé: Errima hitza: Izarra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-05 Deba Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badira hogeita hamar urte, goputzez bahintzat, Ernesto Che Guevara hil zala, baina munduan lautik hiruk gosea pasatzen omen dute. Hogeita hamar urte igaro ondoren, oraindik ere Fidelek eta Chek badituzte elkarrizketak Kubaz eta munduaz. Maia izango da Fidel eta Sarasua Che. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-04 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Egañak gainerako bertsolariak txikitan nolakoak ziren kantatuko du eta banan-banan erantzun egingo diote. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-31 Durango Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Igor ETBko informatiboetako zuzendaria da. Hamabi aste dira gose greba hau hasi zela, eta azken txanda honetan zazpi egun egin ditu Jonek gose greban, baina konturatu da informatiboetan ez dela agertu ere egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Frantzian bost urte preso daramatzan Monika larrabetzuarra laster Espainiako poliziaren esku geratzeko arriskuan dago. Zuek bi polizia izango zarete. Jon frantsesa, jendarmea; eta Igor Intxaurrondoko goardia zibila. Irungo mugan elkartu zarete, eta polizia frantziarrak furgonetan neska gazte bat dakar polizia espainiarraren esku uzteko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-06-17 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: EITBk hemezortzi urte bete dituenean, bere izar nagusiak jarri ditu publizidade edo propaganda, ez dakit zer den, egiteko, beraiek hemezortzi urte zituztenean zer ziren eta abar. Bertsolaritzak ere baditu bere izarrak, Jon Maia horietako bat, eta guk ere egin nahi dugu geure buruaren propaganda, hemezortzi urte baino gehiago bete ditugu eta. Jon, hik, 1990ean-edo bete hituen hemezortzi urte. Orduko Jon Maia hark izango zian pentsamenduan Jon Maia helduak, adibidez hogeita zortzi urteko Jon Maiak, nolako behar zuen, zertan jardun behar zuen, nola jokatu behar zuen... Zertan da oraingo Jon Maia ametsetako Jon Maia hura baino hobea? Zertan da okerragoa? Zertan geratu haiz motz? Zertan pasatu haiz? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-03-18 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ekaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek gaur ezagutu duzue elkar, eta elkarrekin gustatu ere bai. Gau osoan elkarrekin ibili ondoren, iritsi da unea eta ohera elkarrekin sartzekoak zarete. Kendu dituzue arropak eta maindire artera sartzera zoaztela, barrez lehertzen hasi zarete biak. Orain, hor zaudete biak elkarri begira, ohera sartzeko, arroparik gabe, barrez lehertzen. Ezin duzue beste ezer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
