Recherche general
Nouvelle recherche Type: "prentsa" Année: 2022Affiner recherche
Données: 1637
2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Unai Izagirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Sujet proposé: Hitza: Muga Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-21 Elgoibar Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Onintza Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Guraso batek beti egiten ditu aurreikuspenak seme-alabak nolakoak izango diren. Zuek ama-semeak zarete. Maialen, nolakoa irudikatzen zenuen izango zela zure semea? 40 urte ditu eta, espektatibak bete al dira? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-22 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk jarri Nerea, pantailako argazkiari oin oharrak. (Movistar txirrindulari taldeko argazkia agertu da pantailan; bertan ageri dira eserita gizon eta emakume txirrindulariak. Gizonezkoek hankak zabal-zabalik dituztela, eta emakumeak, berriz, hankak itxita). Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-11 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain hilabete batzuk euskarari eta bertsolaritzari egindako ekarpenagatik eta Emaneurre taldearen iniziatibaz, Ordiziako Andra Mari kalean, tabernen aurrean, Lazkao Txikiren irudia edo murala egin zen. Baina, badakigu historiak bere bueltak dituela eta egin beharreko bueltak gainera, eta Ordiziako Koordinakunde Feministak eskaera egin du. Lazkao Txikiren irudia dagoen bezala, Nerearena ere aurreko paretan jartzeko. Irudi hori pareko horman jarriko dela pentsatuz, aurrez aurre jarriko ditugu Nerea eta Lazkao Txiki. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean puntutan Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Unai, supermerkatu haundi bateko gozoen apalategia edo erraia zaitugu. Eta zu Oihana dieta baten erdian dagoen bezeroa. Tentaldiari eustea kostatzen zaion pertsona horietakoa. Eta atea zeharkatzen duzun aldi oro “Oihana!”. Hor duzu Unai, gozoen erraia deika. Dieta baten erdian gainera, beraz, inoiz baino ozenago entzuten duzu “Oihana!”. Edozein modutara zu konbentzitzen saiatuko da. Baina zure estrategia garatua duzu tentaldi horri ihes egiteko ere, “Oihana!” ja bafleetatik aditzen duzu iPhonean ipodak jarri eta musika aditzen duzun bitartean erosketak egiten ari zara baina...“Oihana!” Eta kaskoak bateriarik gabe dituzu! Nork irabaziko du supermerkatuan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-26 Izpura Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bakarkako gai bat emango dizut, baina gai beraren aurrean hiru bakarkako egitea eskatuko dizut; hiru bakarkakoen lehen bertsoa bakarrik kantatuko duzu. Hauxe da gaia: Leku horretan sartzen zaren aldiro orduko bizipen hura heldu zaizu gogora. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Korrika heldu dela eta, euskara ikasten ari direnei hitza eman ohi diete hedabide anitzetan. Seguruenik irakurriko zenituzten horietako artikulu batzuk. Nik BERRIAko bat aipatu nahi nizueke. Erabilpenari buruz egunerokoan dituzten erraztasun eta zailtasunei buruz galdetuta, erantzun hauek eman ditu ikasle batek: «Badira euskaldun zaharrak denetan, baina batzuetan horma bat bada parean. Zuzentzen zaituzte, baina batzuetan blokeatzen du; beti ari zara akatsei pentsatzen... Niretzat ez da naturala euskaraz aritzea. Lotsatia naiz, batzuetan akitua naiz, eta ez dut ahalegina egiteko gogorik, eta anitzetan ez dugu ber hizkuntza. Erabiltzen ditudan hitzak ez dituzte ulertzen; erraten didate ez dela horrela erraten» «Euskaldun berriek ahaleginak egin behar ditugu, bai noski; baina euskaldun zaharrek ere bai»… Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-30 Langraiz-Oka Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oilasko sexadoreak zarete; hots, oilaskoen sexua bereizten aritzen zarete; Oihane bista galtzen hasia zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-08 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Esaten dute arrantzaleentzat bi mundu existitzen direla. Lurra eta itsasoa. Itsasoa gogorra baina aldi berean harrapatzen omen du. Izan ere, itsasoarekin lotura handia izan dugu euskaldunok. Beñat arrantzalea izan zara eta duela hilabete jubilatu egin zara. Hala ere goizero jagi eta itsasora jotzen duzu. Zer ematen dizu itsasoak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Zuk Etxahun, Oihana Bartra pasako dela finalera diozu. Zuk Arkaitz, Jone Uria pasako dela diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
