Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Barroso, Odei" Nom de la personne: Ibarra, IratxeAffiner recherche
Données: 746
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihal zati bi zarete, Bilboko Udaletxean- gaur konturatu naiz Mendexako Udaletxean ere badaudela baina-, altuera berean zaudetenak. Mendiluze ikurrina eta Arzallus Espainiako bandera. Zer duzue elkarri esateko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangon izan zara gaur, eta handik bueltan, irratian, abesti hau entzun duzu: "Izarren hautsa egun batean...". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-07-18 Otxandio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Iñaki Iturriotz "Iturri", Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldi honetako berri harrigarri bana aipatu behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-20 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Duela zenbait denbora Interneten Beñaten idatzi bat irakurri nuen; zati bat irakurriko dut: "Behin esperimentatzen hasita, polita izango litzateke bertsotan bukaera pentsatu gabe hastea, automatismoak albo batera utzita. Ni ez naiz saiatu inoiz halakoak era kontzientean egiten, eta esperimentu polita izan liteke. Ia subkontzientean daukaguna agertzearen modukoa. Bertsoa pentsatu gabe hastea, bertsoari berari uztea gu behar den tokira eramaten, gu ere harritu egingo ginateke noraino heltzeko gai garen ikusita". Aukera emango dizut, baina ez zaitut bakarrik utziko. Xabik lagunduko dizu. Librean utziko zaituztet, baina igarri dadila bukaera pentsatu gabe ari zaretela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen dauzkagu Bilboko neska gazte bi, egunero-egunero txosnetan ibiltzen direnak. Hau, ordea, Bilbora urtean behin etortzen da, El Fandi toreroa. Urtero-urtero etortzen da, Ercilla hotelean egoten da, eta zezenketa egin ondoren, hara erretiratu izan da. Baina aurten erabaki du txosnetan zer giro dagoen ikustea. Han elkartu da txosna batean, oraindik ere toreroz jantzita, Amaia eta Iratxerekin. Biengana hurbildu eta esan die "¡Que guapá que etaid quilla!". Amaiak toreroa dela uste du; Iratxek, aldiz, despedida de soltero horietako batean dabilela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-12 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iratxek ez du alde handirik ikusten Patxi Lopez lehendakari jarri denetik; Maialenek, berriz, bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-06-17 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kalean oinez zoazela Gerra Zibilean hildakoen oroigarri aurretik pasa zara, eta zure amonaren izena irakurri duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: ETAren su etena. Zer moduz hartu duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek Gabon zahar gauean elkar ezagutu zenuten, eta bikote lez hasi zarete. Orain arte dena ondo joan da. Gaur, Aitorrek "Zer plan?", galdetu dio, eta "Merkealdietara goaz", erantzun dio Iratxek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtea hasi berria den arren, jadanik emakumezko bat hil du bere senarrak. Hemendik oso urrun ez da izan: Durangon bertan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. Puntua: Zer falta du Markinak / Bilbok badaukana?
2. Puntua: Gero txoznetarako / zandaliakaz txarto
3. Puntua: Palan eta bertsotan / ta bietan ona
4. Puntua: Zuretzako zer dira / Igor eta Unai?
5. Puntua: Eta nogaz joango / zara Cadizera?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote bat zarete; Fredi mutila eta Iratxe neska. Autoa hartu eta autoen zinema batera joatea erabaki duzue, non autoak iladan jarri eta film bat jartzen duten. Ohartu zarete inguruko auto guztietan bikoteak besarkatuta daudela, musuak ematen ari direla, baina zuek biok geldi-geldi zaudete, eta Frediri zerbait egiteko gogoa sartu zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Iratxe, madalena bat zara, eta zu Fredi galleta Maria. Denbora pasatu ahala, zergatik gogortzen da Iratxe madalena, eta Fredi galleta bigundu? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iratxe eta Fredi, lagunak zarete. Zuen sexu harremanen mundua oso zabala da. Hori dela eta, sexu transmisioko gaixotasunen proba egitea erabaki duzue. Hiruna bertso, zortziko handian, Iratxe hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Miren eta Iratxe txikiteroak zarete. Zuen herrian tabernaz taberna ibiltzen zarete txikiteoan. Gero ta gutxiago geratzen zaretela konturatu zarete. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Miren hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
