Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Elustondo, Nerea" Nom de la personne: Mendiluze, AitorAffiner recherche
Données: 2718
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Ta urtean zenbat bertso / botatzen dituzu Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-20 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Seminarioan bost urte eman dituen mutila zara, Igor. Irtetea erabaki duzu eta kanpora irten zarenean, lehen laguna izandako neska hau daukazu itxaroten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-03 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zarautz aldean komunitate edo lagunarte batek saiakera bat egin du garai batean bezala bizitzeko, hau da, dirua erabili ordez trukean ibili gauzak. Zuek zarete komunitate horretako bi kide. Esaiguzue orain artekoa zer moduz joan den. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauek aita-semeak dira, Euzkitze aita eta Mendiluze semea. Aitak aspaldi honetan badauka maitale bat eta noizbehinka etxera ere ekartzen du, baina igarrita dago semeak gehiegi begiratzen diola maitaleari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-11 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor bere etxean dago gauez; ekaitza, tximita, trumoia, euria... eta bakar-bakarrik dago etxean. Eta halako batean norbaitek atea jo du, hurbildu da atera, galdetu ere bai "nor da?", eta Jexux Marik erantzun "heriotza naiz, zure bila nator". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Aitor, ahalik eta modurik erromantikoenean adierazi nahi diozu maitasuna Maialeni. Lagun bati txalupa eskatu, eta ibaian osteratxo bat egitera gonbidatu duzu. Handik gutxira zorabiatzen hasi zarete biok. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi estralurtar zarete. Gizakia aztertzera etorri zineten lurrera. Zuen lana bukatuta alde egiteko ordua iritsi da baina espazio ontzia ez dabil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jexus Mari, piercing eta belarritakoz beteta zatozen gaztea zara, eta Aitor aireportuko segurtasun zaintzailea. Hegazkinera bidean, metalak detektatzen dituen makina txistuka hasi da. Launa bertso, zortziko txikian, Jexus Mari hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi boxeolari zarete. Gaur, elkarrekin jokatu behar duzue, baina biok zatozte galtzeagatik eskupekoa kobratuta. Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Ospetsu egin zara / gauetik goizera
Puntua: Paparazzi gehiegi / duzu inguruan
Puntua: Ospeak bere zerga / kobratu izan du
Puntua: Nahiago al zenuke / lehenago bezala
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete, zu, Igor, emaztea, eta Aitor senarra. Aitor oso okupatuta bizi da nonbait: goizean bilera, eguerdian bestea, arratsaldean bi... Iluntzean etxera etorri denean, zuk, Igor, eguneko bilerarik garrantzitsuena antolatu diozu, bion artekoa. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-08 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi politikari haundi, Euskal Herrian ospetsu izandakoak, Xabier edo Jabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea zarete. Politikatik erretiratzea erabaki duzue, baino erretiratu aurretik badauzkazue alkarri esan beharreko kontuak. Afari bat egin duzue alkarrekin eta zer esan diozuen jakin nahi genuke. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-06 Urnieta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ezkondu ondorengo urtea izaten omen da urterik onena. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aitor Mendiluze ez da betere jaizalea, eta beste Aitorrek, Sarriegik, itzelezko ahalegina egin behar izan du Mendiluze Bilbora ekartzeko Aste Nagusira. Gauzak hala gertatzen dira, eta Mendiluze famatua denez gero, hor daude biak, goizeko orduetan, euskal giroko txosnetan, Mendiluze neskaz inguratuta, eta Sarriegi bazter batean, kalimotxoa eskuetan duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Malkar batean belar-bolak egiten ari den baserritarra zara Irazu. Maldan behera zilipurdika abiatu, eta azkenik Aitor donostiarraren txaleteko piszinara erori da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mendiluze Arnaldo Otegi da, eta Peñagarikano Xabier Arzallus. Biak "Eusko Gudariak" kantatzen ari dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
