Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: "Intxaurbe, Gorka" Nom de la personne: Lizaso, SebastianAffiner recherche
Données: 3619
1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, aita-alabak izango zerate; S.Lizaso, aita; eta Maddalen, alaba. Hik, Lizaso, bahuan esperantza asko Maddalenekin: Karrera bikaina egin dik, mediku tituloa atera eta orain esan dik, Afrikan goseak daudenei laguntzera joan behar duela eta bakarrik utzi hau. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok Azenor-eko langileak zarete. Egoera ikusita, Jon, nahiago duzu dirua hartu eta etxera joatea. Zuk, Sebastian, bukaera arte burrukatu behar dela uste duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-16 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Manuel Sein "Xanpun", Xabier "Euzkitze"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Labe Garaietako arazoa Euskal Herrian eta Españian eta bai beste naziotan ere ezaguna da gaurko egunean. Badakizue, Lesakan ere hortatik bizi gerala, eta badakizue hainbeste langile Euskal Herritikan Madrilera oinez doazela "Burniaren Martxa" bezala ezagutzen den horretan. Gaur Lermara iritsi dira, Burgosetik Lermara, eta langile haietako batzuk hemen egiten dute lana. Hemendik oso gertu, ehun metrora, eta ez da gaizki izanen bertsolarien animoak ere langile hoiei ematea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-22 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo ETB-ko "Debaldeko Festa" programan bertsolari laukoteari eginiko zentsura dela medio, zer duzue esateko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-25 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Zeberio "Zeberio I"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Europarantz oporretako bidaia egina duzue. Biak motoz joan zarete bata bestearen atzetik. Zer nolako pasadizoak eta nolako lekuak ikusi dituzuen jakin nahi genuke. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1983-01-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lau haurren ama gazte bat zara, eta sendagileak esan dizu kantzerra daukazula. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Biek sozio erosi berri duten helikopteroan etorri dira Azpeititik Ordiziara. Zer moduzko bidaia izan da? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1985-01-19 Zarautz Hitzaldia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean. Agurra,... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1987-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Bi hauek aita-semeak dira, Lazkano aita eta Lizaso bere semea. Aitak semea bidali du ferira motozerra bat erostera, eta Lizaso motozerraren lekuan gitarra erosita itzuli da etxera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1985-01-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xebastian Felipe Gonzalez izango dugu, eta Lazkano, berriz, Fraga. Hemen baino epelago egiten duen paraje batean zaudete, Felipe larrugorrian eta Fraga bainu-jantzi luzea jantzita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1980-03-22 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Erdaldun batek esan dik euskaldunak arrazistak garela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-04-04 Segura Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni oso dibujante ona dela badakigu eta gazteagotan tatuajeak egiten ibili zela ere bai. Atzeko horiei denei bana egin zenien, eta orain, traizioz, jakin nahiko genuke zer marrazki egin zenion atzeko bakoitzari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-30 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikote bat osatzen duzue eta zuen komunikazioa, neurri handi batean behintzat, telefono deietan oinarritzen da. Hamaika telefono dei horietako baten erdi-erdian harrapatu zaituztegu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-05 Igeldo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aiton-amonak zarete, Sebastian aitona eta Andoni amona. Aitona festetara joan da dotore-dotore, bastoi berria eskuan eta txapel berria buruan; eta ordu txikietan itzuli da etxera, piura ederrean, ez txapelik eta ez bastoirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kontatu edota imajinatu Lizasoren lehenengo zirriak. Non, nogaz... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-16 Mungia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Egañak ordu luzeak ematen ditu komunean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-18 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: "Jaio naiz libre izateko ta ez loturik egoteko". Zer datorkizu burura, gaur, abesti hori entzutean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur egungo mundu teknikak erabat harrapatu honetan, jende asko bizi da etxean oso gutxitan egoteko modua izaten duena; eta etxean ez dagoela, aparato bat erabiltzen du lagunei eta deiei erantzuteko: erantzungailu automatikoa. Hauek erantzungailu automatikoak izango ditugu. Lehendabizi Sebastian Lizaso izango da Jon Idigorasen erantzungailu automatikoa. Berak esango digu zergatik ez dagoen etxean, eta beste biek dei bana egingo diote esanaz zeinek deitzen duen eta zer esan nahi dion. Martxan jarri da erantzungailua. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
