Recherche general
Nouvelle recherche Année: "1989" Nom de la personne: Ibarra, IratxeAffiner recherche
Données: 743
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: ETAren su etena. Zer moduz hartu duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek Gabon zahar gauean elkar ezagutu zenuten, eta bikote lez hasi zarete. Orain arte dena ondo joan da. Gaur, Aitorrek "Zer plan?", galdetu dio, eta "Merkealdietara goaz", erantzun dio Iratxek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urtea hasi berria den arren, jadanik emakumezko bat hil du bere senarrak. Hemendik oso urrun ez da izan: Durangon bertan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iratxek ez du alde handirik ikusten Patxi Lopez lehendakari jarri denetik; Maialenek, berriz, bai. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-26 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hauteskunde oste sasoian gauden honetan, lehengoan, DF Bertsozale Eskolako jardunaldian, Amaia Agirre izan zen hemen, eta berak aipatzen zuen gauzetako bat zen bertsolarien erreferentziak aldatu egin direla denborak aldatu diren heinean. Hauteskunde sasoi honen errepaso bat egin dezazuen gurako nuke, orain dela ehun urteko bertsolari bik egingo luketen lez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-03 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Iban Urdangarin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urriaren 16an jaialdi erraldoi bat egitekoa da Ordizian, herrien edo nazioen autodeterminazioaren alde. Eskoziarrak etorriko dira, herri kirolak izango dira eskoziarren eta euskaldunen artean, haurrentzako ekitaldiak izango, kontzertuak...Zuek herri ekimen horren bi antolatzaile zarete. Jaialdi hori bereziki zertarako aprobetxatu beharko genuke? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-14 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Oihane Enbeita, Unai Iturriaga, Chago Morales
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bixok ezker abertzaleko gizon ezagun bi zarie, gaur arte norabide bardinien eta alkarrekin ibili zarienak: Xabier, zu, Patxi Zabaleta, eta Unai, Arnaldo Otegi. Azkenaldiko ezberdintasun txiki batzuk direla-ta Xabierren edo Patxin taldiek, Aralarrek, erabaki dau Batasunatik urtetie. Guk komunikabideetan entzun doguzenak-eta badakiguz, baina jakin nahi geunke zeuen artien zer esaten dozuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-02 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek Bizkaiko Bertsolari Txapelketan finalera heldu zineten eta horrela Euskal Herriko txapelketarako zuzen hartu zenuten txartela. Gaurkoan, zuen atzean dituzue Gipuzkoako sailkapen fasetik bi arerio: Ainhoa eta Aitor. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. Puntua: Zer falta du Markinak / Bilbok badaukana?
2. Puntua: Gero txoznetarako / zandaliakaz txarto
3. Puntua: Palan eta bertsotan / ta bietan ona
4. Puntua: Zuretzako zer dira / Igor eta Unai?
5. Puntua: Eta nogaz joango / zara Cadizera?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-26 Berango Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Fredi Paia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote bat zarete; Fredi mutila eta Iratxe neska. Autoa hartu eta autoen zinema batera joatea erabaki duzue, non autoak iladan jarri eta film bat jartzen duten. Ohartu zarete inguruko auto guztietan bikoteak besarkatuta daudela, musuak ematen ari direla, baina zuek biok geldi-geldi zaudete, eta Frediri zerbait egiteko gogoa sartu zaio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Eñaut Intxaurraga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Eñaut, beste gazte asko bezala, atzo gauean lige bat egiteko asmotan atera zen, eta neska gazte bat ezagutu ere bai. Horrelakoetan ohitura denez, etxeko telefonoa eskatu zion, baita neskak eman ere. Gaur goizean hor saiatu da telefonotik neskaren etxera deika, neska bera aterako zelakoan, baina amona atera da; eta dirudienez nahiko haserre, gainera, atzo lorik egin ezin izan zuelako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-28 Erandio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen dauzkagu graffiti egile bi. Eurok ez dabe elkar ezagutzen eta hor aritu dira nor bere graffitia egiten. Oraintxe amaitu dute beharra eta hauxe dino Iratxeren graffitiak: "Gerra buka dadin, amodioa egin"; Unairenak, berriz, hauxe dino: "Euskal Herrian larrua jotzea ez da gatxa edo zaila, miraria baino". Elkarrenak irakurri eta berbetan hasi dira. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nafarroako Bardeetara jo behar dugu orain. Zu, Iratxe, artzain ibili zara beti Bardeetan, beti ezagutu duzu tiro poligonoa, ikusi izan duzu ardiak nola aztoratzen diren. Baina gaur, James Bond jaitsi da zure artaldearen erdira paratxuta batean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Xabi Bizkaiko txapelduna da, eta Etxahun txapela. Egin dezagun atzera. Atzo ezagutu zenuten elkar, baina orain arte ez duzue elkarrekin egoteko aukerarik izan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus, Onintza Enbeita, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Lehengoan lagun batek kontatu zidan animaliak maitemintzean loditu egiten direla, elefanteak laurehun bat kilo hartzen ei ditu. Begiratu atzekoei, eta ea maitasun aldetik nola ikusten dituzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakigu zuk zer pentsatuko duzun bi hauen elkarrizketa entzunda. Zu zara hilkutxa barruan egon den emakumea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok hilkutxa baten aurrean dauden bi gizon zarete. Barruan andrazko bat dago; andrazko hori biok ezagutzen duzue, baina elkar ez duzue ezagutzen. Disimuluan elkarri begira egon zarete, eta elkarrekin hitz egiteko ordua dela pentsatu duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-09 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Mirari Azula, Xiomara Gezuraga, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio, Kristina Mardaras, Ainhoa Munitxa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Martxoaren zortzia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-06 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek, seiok, dexente ibiltzen zarete elkarrekin eta elkar ezagutu ere egingo duzue, noski. Kontatu batak bestearen sekretuak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa