Recherche general
Nouvelle recherche Nom de la personne: Martin, AlaiaAffiner recherche
Données: 1602
2016-05-20 Antzuola Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gurasoek ikasketak ordaindu eta lan on bat izateko bidali zuten Alaia. Alaiak munduko lanpostu onenak probatu ostean, baserrira itzuli nahi du. Unai, aita, aurrez aurre dauka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-27 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Hogeita bost eta hogeita hamabost urte bitartekoek ezaugarri batzuk omen dituzte: ezkonkideen edadeak omen dira, lehenengo zimurrak ateratzen omen dira, alkoholari neurria hartzen ikasten omen da, maskota erosteko joera nabarmentzen da. Ohikoen diren joera horiek ba al dute islarik zuengan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Sujet proposé:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-04 Ermua Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Joseba Sarrionandia zara Uxue, eta Alaia zure irakurle finena. Aste honetan jakin dugu Etxepare Fundazioak eta Habanako Unibertsitateak ikastaro bat antolatu dutela eta bertan Joseba Sarrionandia izango dela irakasle. Euskal Herritik joan da Alaia Habanako ikastaroan parte hartzeko. Klase ordua hastear dago eta idazlea, Sarrionandia, azaldu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Irailak dakarkigu / kurtso hasiera
Puntua: Futbola, ingelesa / musika eskola
Puntua: Onenak izateko / presio galanta
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Mikel, irrati euskaldun bateko zuzendaria zara, eta Alaia, bertako esataria da. Mikel, Alaiak gazteendako musika saio bat gidatzen du. Entzuleek euskal musikarik eskatzen ez dutela eta, kezkatuta etorri zaizu gaur Alaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Komisaldegitik deitu dizute agertu dela esanez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Amaierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-01 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Basozainak zarete. Zuek zaintzen dituzuen lur eremuetan, suteak izan dira berriro aurten. Nahita piztu zituztela jakin duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Buffeta duen jatetxe batean bazkaldu duzue elkarrekin. Bazkalondoan, mugitu ezinda zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Umetako lagunak zarete eta dagoeneko 75 urte dituzue. Pentsioak eta bizimoduak nahi adinerako ematen ez dutelako, elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duzue. Gaur hasten da zuen arteko bizikidetza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-10 Zigoitia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko berdina, 3 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Hiru puntuko berdina (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihanak gida-baimena atera zuenetik beldurra izan dio autoan ibiltzeari. Alaiak lagundu dio hori gainditzen. Orain gustuko du gidatzea. Lehen aldiz gonbidatu du Alaia eta aldamenean doa autopistan. Ez da ehun eta berrogeiko abiaduratik jaisten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Fredi, zu, sommelierra zara, eta atzeko bost ardo horiek dastatu behar dituzu. Deskriba itzazu, eta, zuek, ardook, zuengandik gehiegi edateak zer eragin dakarren azaldu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-07-25 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin, Egoitz Zelaia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alaiak atzo gauean esan zion Egoitzi: “Bihar joango gara bizikletan ibiltzera?” Alaiak ez zuen alarma jarri, eta Egoitz goizeko bederatzietan joan zaio tinbre-joka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun zarete. Alaia pelma samarra dela pentsatzen du Maialenek, beti planak proposatzen, eta Maialen beti aitzakiak bilatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-25 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda batek besteei Sujet proposé: Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Kalean pasatzen ikusi duzu eskuetan opari bat daramala. Irribarrez doa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Donostian oporretan zabiltzaten turistak zarete. San Tomas eguna da, eta kalean zabiltzate ikusmiran. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa