Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Eugenio Arraiza

Datu pertsonalak

Nom
Arraiza, Eugenio
Prénom et nom completes
Arraiza Rodriguez, Eugenio
Naissance
1936 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Mort
2015 Iruñea + Iruñea < Iruñerria < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Eragilea

Information biographique

Biographie
Nafar kultura-ikertzaile eta eragilea da. Zientzia Zehatzak eta Marrazki Artistikoa ikasi zituen Madrilgo Unibertsitatean (1953-1954), eta ikasketak Zaragozako Unibertsitatean jarraitu zituen. Loiolan, Eliz Filosofia (1959-1961) eta Teologia (1964-1967) Deustuko Unibertsitatean ikasi zituen. 1973 eta 1974an Alcor argitaletxearekin eta Andalán aldizkariarekin lan egin zuen, eta ondoren Servicio de Información bibliográfica eta Librería IBI sortu zituen Zaragozan.

1986tik Udako Euskal Unibertsitateko Talde Eragileko kide izan da, eta Ateneo Navarro elkarteko hainbat sailetako batzordekidea izan da. Eusko Ikaskuntzako Idazkaria izan da Nafarroan (1980-1993) eta 1996an Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako Lehendakariorde izendatu zuten, eta urte eta erdi eman zituen karguan.

2000 urtean, besteak beste, zeregin hauetan ziharduen: Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko lehendakariordea (1983tik aurrera), Euskalerria Irratiaren jabe den Iruñeko Komunikabideak S.A.ko idazkaria (1984tik) eta Euskal Kantuzaleen Elkarteko lehendakaria (1991tik aurrera).

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 30 lan baino gehiago azaltzen dira.

Iturria Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Eugenio_Arraiza