Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jon Azpillaga

Datu pertsonalak

Nom
Azpillaga, Jon
Prénom et nom completes
Azpillaga Urrutia, Jon
Naissance
1935 Pasaia + Pasaia < Oarsoaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2017 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso irakaslea

Information biographique

Biographie
Pasaian jaioa bada ere, urte t'erdirekin Berriatua herrira joan zen familiarekin bizi izatera eta bertan hogei urte egin zituen baserritar gisa. Gero urte bat Ondarroan (orfeoian tenore kantatuz) pasa ondoren, Mutrikura ezkondu zen 1960an. Tailerrean lan egin zuen. Hamalau urterako koplari hasi zen santa eskean. Frankismoaren garaietan makina bat plaza egindakoa da han eta hemen, besteak beste, Jon Lopategi lagun hartuta. 1960, 1962, 1980 eta 1982ko Txapelketa Nagusietan finalista izan zen. 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazlea ere bai.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Amoroton, 1950-07-04an Jon Mugartegi lagun zuela.

Publications

Argitaratutako grabazioak
Azpillaga, Jon (1980). Jon Azpillaga bat. Bilbo: Autapen. (Xoxoa. Bertsoz ; 3).
Amuriza, Xabier (1979). Galarretako jaialdia : Xabier Amuriza
Argitaratugabeak eta azterlanak
Urkiza, Julen (1986). Jon Azpillagarekin solasaldia. Karmel, 177, 87-93.
Torrealdai, Joan Mari (1987). Bertsolariei inkesta. Jakin, 44 , 101-214.
Aizpurua, Mikel (2001). Hasi, Azpillaga. Oiartzun : Sendoa. (Auspoa liburutegia ; 272).
Ekoizpen oharrak
"Uztapideren jarraitzaile sutsu agertzen da, Pello Mª Otañoren eragin nabarmena duelarik: bertsogintza garbia, erreza, patxara erritmoan maneiatzen daki. Belarri eta eztarri oso oneko, publikoaren begi belarriak atseginez betetzen dituen plaza gizon jator eta noblea"
(J. Dorronsoro Bertsotan II 1936-1980an oinarrituta)
Frankismo garaiko azken urteetan indartu zen bertsogintza politiko-sozialaren egile behinenetakoa. Ildo horretan bikote ezagun eta banaezina osatu zuen 1970eko hamarkadan Jon Lopategirekin.