Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jone Miren Hernandez

Datu pertsonalak

Nom
Hernandez, Jone Miren
Naissance
1970 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Chercheuse/eur

Information biographique

Biographie
Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologia irakaslea.

Kazetaritza eta Soziologia ikasi eta gero Gizarte antropologian murgiltzea erabaki zuen. Diziplina honetan doktoretza burutu zuen eta Teresa del Valleren zuzendaritzapean bere tesia egin zuen, bertan euskara eta identitatearen arteko harremanak aztertu zituelarik.

Tesiarekin batera orain arte bere bi ikerlerro nagusiak izan direnak garatzen hasi zen: hizkuntz antropologia batetik eta antropologia feminista bestetik. Azkenengo paradigma hau erabiliz bestelako gaiak ere ikertu izan ditu, besteak beste kirola edota gazteen aisialdia.

Azkenengo lau urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu du bere ibilbide zientifikoan, eta horren adibidea dira tarte honetan egindako argitalpenak, besteak beste:

- 2012: “Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora, hanka puntetan” in Alvarez Uria, Amaia; Lasarte Leonet, Gema (arg.) (2012): Gorputza eta Generoa Euskal kulturan eta literaturan. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitatea, 51-67.

- 2006/2007: “Emakume bertsolariak: ahozkatu gabeko identitatea” in KOBIE. Antropología Cultural, 12, 61-70.

Feminismoa, generoa, emozioak, gorputza… bezalako gaiak ditu interesgune egun. Hortik ari da garatzen bere begirada, bai bertsolaritzari, bai euskal kulturari orokorrean.