Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Jurgi Fuentes
Datu pertsonalak
- Nom
- Fuentes, Jurgi
- Prénom et nom completes
- Fuentes Goikoetxea, Jurgi
- Naissance
- 1981 Mungia + Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Epailea
Information biographique
- Biographie
- Mungiar Usurbildartua. Bederatzi urte ingururekin hurbildu zen bertsozaletasunera, ikastolan euskara irakasgaian astero lantzen zuten bertsolaritza tarteak lagunduta. Handik Mungiako bertso eskolara jo zuen, urte batzuk geroago Taket Bertsolaritza Alkartearen sorreran parte hartzaile izateko. Larrabetzuko Itallen bertso eskolako kide ere izan da, egun Usurbilgo Bota punttuban aritzen da. Bertso eskolatik kanpo lagun giroan abestea du gustuko, eta sarritan koplatan ere ibilia da panderoaren laguntzaz. Lagun arteko giroan eta bertso eskola inguruan abesten du gusturen. Ipar Uribe eta Uribe Butroe eskualdeetan urte luzez antolatzaile, gai jartzaile eta epaile ibili ondoren, Bizkaiko epaile taldean hasi zen 2010ean. Ordutik hona saio eta txapelketa desberdin askotan ibili da epaile legez, ia beti bat-bateko saioak epaitzen baina idatzizkoetan ere aritu da San Antontxu eta Santixabel bertso paper lehiaketetan. Betiere etengabe ikasi eta hobetzeko asmoz, ahal den heinean bertsolaritzari laguntzeko.
Bertsolaritzaz gain, aisialdian herriko kulturgintzan jarduten du eta artisautzan ere aritzen da adar-egile legez.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- Mungiko Herriko Taberna (1996 inguruan)