Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Joxema Leitza Razkin
- Info.
- Verses improvisés
- Verses non improvisés
- Aldizkakoak
- Enregistrements
- Écoles de bertsu
- Presse
- Bibliothèque
Datu pertsonalak

- Nom
- Leitza Razkin, Joxema
- Prénom et nom completes
- Leitza Razkin, Jose Manuel
- Naissance
- 1971 Arbizu + Arbizu < Sakana < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Organizateur Bertso irakaslea Eragilea
Information biographique
- Biographie
- Euskal filologian lizentziatuz geroztik, euskalgintzan dihardu. Lehenik AEKn irakasle eta 1995etik aurrera Nafarroako Bertsozale Elkartean eragile zein irakasle aritu zen. Bertsolaritzarekin lehen harremana Gasteizko Txusta tabernan izan zuen 1989an, lehengusuei bertso eskolan izena ematera laguntzera joan zelako. Txapelketa Nagusian bazetorren eta Andoni Egaña, Rikardo Gonzalez de Durana eta Abel Enbeita ari ziren kantuan. Entzundakoak erakarri eta bera ere bertso eskolan hasi zen. Geroztik bertsolaritzaren jiran dabil.
1995ean Nafarroako Bertsozale Elkarteko eragiletzan hasi eta horretan aritu zen 2008 arte. Elkartea Nafarroan egituratu eta bere dimentsio osoan jardutea izan zen egiteko nagusia. Horretarako hainbat lanetan aritu behar izan zuen: bertso eskoletako zein Hezkuntza Arautuko irakasle, ikasmaterial sortzaile, datu bilketak... 2015a izan zen kontratupean lan egin zuen azken urtea.
Gasteizko Bertso Eskolan Abel Enbeita eta Ricardo Gonzalez de Durana izan zituen irakasle. Geroago, Sakanako Bertso Eskolan, Manu Gomez. Bat-bateko saioak Txapelketen baitan egin ditu batez ere, estrainekoa 1992ko Arabako Txapelketan, eta 1995etik goiti Nafarroako Txapelketan 2014 arte. 1999an finalean kantatu zuen. Bertso idatzietan, Iruñeko Udalak egile berrientzat antolatzen duen sariketa birritan irabazi du.