Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Joakin Luzuriaga "Segurako Itsua"

Datu pertsonalak

Nom
Luzuriaga, Joakin "Segurako Itsua"
Prénom et nom completes
Luzuriaga Oria, Joakin
Naissance
1824 Segura + Segura < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1884 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-paper saltzailea

Information biographique

Biographie
Borondatez soldaduzka egin eta Kuban soldadu zebilela itsutu zen. 1856an Josefa Inazia Loinazekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituzten. 1861eko otsailean hiru urte bete gabe zituen bigarren alaba hil zen; abuztuan seme gazteena jaio zen; eta azaroan Josefa hil zen. Txirotasun handienean (Josefaren heriotz-agirian "pobres de solemnidad" dakar), eta lau haurrekin alargun gelditu zen Joakin. 1861eko abenduan ezkondu zen Juana Manuela Etxarrirekin. Seme txikiena urtea betetzerako hil zen, 1862an, eta beste alaba bat 1863an, lau urterekin.

Manuela Etxarrirekin hasi zen herriz herri kantuan eta bertso-paperak saltzen. Ez zuten seme-alabarik izan. Joakinek gitarra eta Manuelak panderoa jo eta paperak saltzen zituen. "arrek panderua jo, nik berriz gitarra", "nik gitarria jo ta zuk papelak saldu".

Urruzunok (1965) bildutako ipuinetan Segurako Itsua gizon jakintsutzat zeukan gizon baten pasarte bat dakar.

Donostian egin zituzten azken urteak, jende behartsua hartzen zuten San Antonio Abad Ospitalean.

Iturria:
- Zavala, Antonio. "Pastor Izuela (1780-1837); Ezkioko eta Segurako itxuak". Tolosa: Sendoa, 1971. Auspoa liburutegia; 106. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10662.pdf ]
- Agirre, Eñaut. "Hiru adibide berri, emakume bertsolarik beti plazan aritu diren adierazgarri". IN III. Ikergazte: Giza zeintziak eta artea. Baiona: IkerGazte, 2019. https://tinyurl.com/y6gpeh3o ]
- Urruzuno, Pedro Migel. "Iru ziri: ipui ta bertso". Tolosa: Sendoa, 1965. Auspoa liburutegia; 47. 39 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10505.pdf ]

Ikus ere:
- Artiz'tar Xabier. El Dia, 1933/12/17. https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKPAtzokoPrentsaWEB/buscar.do?amicus=65852&lang=eu

Autres travaux

Bertso jarri ezagunenak
Ezkioko itsuak Segurakoari (Elkarrizketa moduan); Baserriak itxu baten ga