Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Jose Makazaga "Ziolar"
Datu pertsonalak
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1964 (kanporaketa)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Gipuzkoako Kanporaketa: 1982 eta 1985
Fernando Amezketarra Herriarteko Txapelketa, 1985: Zestoa tadean, Manuel Olaizola "Uztapide II" eta Jexux Iribar "Olalde"rekin (finalistak)
Itziarraldeko Bertsolari Txapelketa, 1966.
Xenpelar saria (Errenteria): 1971.
Zepai saria (Idiazabal): 1972, 1973 (bertsorik onena), 1974.
Information biographique
- Biographie
- Deban (Gipuzkoa) Endoia auzoko Ziolar baserrian jaio zen 1940ko otsailaren 4an. Bi anaia eta lau arreba zituen. Taberna ere bazuten baserrian, bertan biltzen ziren ingurukoak, eta noiznai sortzen zen festa-giroa, kantua, bertsoa, soinua eta dantza, eta giro hark lotu zuen, besterik beste, bertsora eta soinu mundura. Baserriko lanarekin uztartu zituen, tabernari, panderojole eta bateriajole lanak.
Auzoan bertan, Endoian, kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Jesus Alkora "Beliozo"rekin. Gero, Endoiako auzoko apaiza Don Demetriok animatuta, izena eman zuen 1964ko Gipuzkoako bertsolari txapelketan, Zarautzeko kanporaketan aritu zelarik; aurrerago, 1982an eta 1985ean ere hartu zuen parte Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako antolatu ziren Gipuzkoako kanporaketetan. Tarte horretan hartu zuen parte garaiko hainbat sariketetan (Zepai, Xenpelar, ...) eta baita sariren bat jaso ere (Zepai saria 1973, bertso onena). Euskadi Irratiak antolatu zuen Fernando Amezketarra Herriarteko Txapelketan (1985) izan zen behar bada bere parte-hartze nabarmenena: Zestoako taldean jardun zuen Manuel Olaizola “Uztapide II” eta Jexux Iribar “Olalde”rekin batera, eta finalera heldu ziren.
Plaza handiagoak probatu bazituen ere, lagunarteko bertsolaria izan zen batik bat. Bertsolari jarduna, panderojole eta bateriajole jardunarekin uztartu zituen bolada batean, eta azken langintza hauetan egin zen ezagunagoa. Poliki-poliki, jendaurreko bertso-jarduna utzi eta panderojale gisa lehenik eta bateriajole langintzara lotu zen nagusiki. Hogeita hamabost urterekin-edo hasita, soinujole ugariren ondoan aritu da urte askotan: Urki, Gelatxo, Laja eta beste batzuk.
Ziolar baserritik Debako Ozio kalera igaro zen bizitzera. 2026ko uztailaren 2an zendu da, 86 urterekin.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 1962an Endoian (Deba) Jesus Alkorta "Beliozo"rekin
Publications
- Beste argitalpenak
- Laja, Eguren eta Ziolar. Azken jazzbana. Elkar, 2005
