Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Xabier "Euzkitze"
- Info.
- Airs des bertsos
- Verses improvisés
- Verses non improvisés
- Aldizkakoak
- Enregistrements
- Presse
- Bibliothèque
Datu pertsonalak
- Nom
- Xabier "Euzkitze"
- Prénom et nom completes
- Peritz Mendizabal, Xabier
- Naissance
- 1966 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-eskolako irakaslea: Orioko ikastola, Donostiako Santo Tomas lizeoa, Azpeitiako institutoa, Arabar errioxako ikastoletan...
Information biographique
- Biographie
- Xabier Perez Mendizabal, Xabier Euzkitze bezala ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1966ko ekainaren 9a - ) bertsolari-ohi eta kazetari euskalduna.
Nahiz eta jaiotzez azpeitiarra izan, txikitatik Zarautzen bizi izan da. Gazterik hasi zen bertsotan nabarmentzen. Eskolarteko II. Txapelketa irabazi zuen lehenik, eta gazte mailako beste hainbat sari ondoren. Bertsolari Txapelketa Nagusian, 3. postuan geratu zen 1989an eta txapeldun-orde 1993an. Hasi ez ezik, erretiratu ere gazterik egin zen. 1998ko abenduan, 32 urte besterik ez zuela, egin zuen azken saioa Soraluzen.
Geroago kazetari moduan hasi zen lanbidez. Lehen urratsak irratian eman eta gero, Euskal Telebistan hasi zen, hainbat saio aurkeztu dituelarik: Hi Heu, Gaur Egun 2 albistegia, Sorginen Laratza eta, geroago, Kalaka elkarrizketa eta eztabaida saioa. 2010eko irailean Anitzele eztabaida saioa aurkezteari ekin zion. Halaber, 1988. urtetik ETB 1en pilota emankizunen arduraduna da.
Bestalde, hainbat GKEtan lagundu izan du eta gaur egun, Saharautz erakundeko bozeramalea da.
[Iturria Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Xabier_Euzkitze ]
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 1982, Arrasate, Eskolarteko txapelketan. Gai-jartzen, Mikel Mendizabal; eta kantu lagun, Sarasua anaia, Felix Iñurrategi, Anatx..