Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Kepa Urain
Datu pertsonalak
- Nom
- Urain, Kepa
- Prénom et nom completes
- Urain Ibarluzea, Pedro
- Naissance
- 1939 Mendaro + Mendaro < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Apotzagako (Eskoriatza) bertsolari taldeko kidea.
Leinz Bailarako Bertso Txapelketako partaidea: 1982 (bertso onena)
Information biographique
- Biographie
- Mendaroko (Gipuzkoa) Garagartza kalean jaio zen 1939ko maiatzaren 11n. Arrasaten bizi da; Fagorren egin du lan erretiroa hartu artean. Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea da. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin; bertso onenaren saria irabazi zuen 1982an. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.
Jaioterrian, Mendaron, kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean. Apotzagako bertsolari taldea (Ixidro, Xabier, Anjel eta Jose Luis, Maximo Letona, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), plazak eta lagunartea izan badu bere ohiko jardun tokia, hartu zuen parte 1982ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian eta plazan aritua da Lazkao Txiki, Jose Luis Gorrotxategi, Jon Azpillaga eta Xabier Amurizarekin.