Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Miren Amuriza

Datu pertsonalak

Nom
Amuriza, Miren
Prénom et nom completes
Amuriza Plaza, Miren
Naissance
1990 Berriz + Berriz < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso-eskolako eragilea
Bertso-eskolako irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
2002tik bertsotan eta 2005etik bertso-eskolako eragile moduan.

Information biographique

Biographie
Andikoan jaio zen (Berriz) 1990eko martxoaren 1ean. Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko Bertso eskolan eta hainbat sari lortu zituen Eskolarteko sariketetan. Harrezkero aldiro parte hartu du Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketa nagusietan. Hainbat bertso eskolatan aritu da irakasle moduan, gaur egun Berrizkoan dihardu. Euskal Filologia (EHU) eta Irakasle Ikasketak (MU) egin zituen lehenik, Haur eta Gazte Literaturako graduondokoa (UAB) ondoren. Eskoriatzako HUHEZI fakultatean irakasle lanetan aritua, baita aldizkari eta musika talderentzako kolaborazioak egiten ere. 2015ean "Kapulana bat zintzilik" proiektua abiatu zuen Mundukide fundazioarekin eta emanaldiak eskaintzen aritu zen 2017ko udaberrira bitartean. Haurrei zuzenduriko hainbat liburu ditu argitaratuak. Gaur egun Berria egunkarian dihardu eguneroko zutabea idazten.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
2002ko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan.
Eskolartekotik kanpo, Andikoako auzo-afarian kantatu zuen lehenengoz (2003an); aitarekin eta librean.