Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Iñaki Apalategi Astigarraga

Datu pertsonalak

Nom
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Naissance
1982 Beasain + Beasain < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria

Information biographique

Biographie
Beasaindarra izaki, 15 urterekin Goierriko Bertso eskolan hasi zen beste zenbait gazterekin batera. Bertan ikasle eta irakasle gisan aritu zen zenbait urtetan, bertsolari moduan eskolarteko bertsolari txapelketako final batzuetara iritsiz. 18 urterekin Unibertsitate ikasketak egitera joan zen Eskoriatzara, eta bertso eskola arruntetik Ordizian ostiral gauetan kanturako elkartzera pasa ziren inguruko hainbat bertsolari, Argi Berri elkartean afalosteko lagunarte txikiko saioak eginez. Joxe Munduate, Mikel Mendizabal, Aitor Sarriegi, Ekaitz Goikoetxea… ziren ohiko kantukideak.
Ordutik aurrera, plazako jarduna eta txapelketak tartekatu izan ditu, batzuetan hobeto eta besteetan makalago; eta horrekin batera, herri mailako hainbat bertso ekimen antolatzen ere lagundu du. Bertsolari bezala, gazte mailan hainbat sariketa eta txapelketa lortu zituen (Osinalde, Xenpelar, Erniarraitz, Plazatik Gaztetxera), eta lorpen handienak Gipuzkoako txapelketan bi aldiz laugarren sailkatu izana eta Euskal Herrikoan finalaurrekoetara iristea izan dira.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Lehen plaza Lazkaoko Maizpide euskaltegian egin nuen, Iker
Zubeldia eta Ekaitz Goikoetxearekin