Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Junes Casenave

Datu pertsonalak

Nom
Casenave, Junes

Information biographique

Biographie
Santa Grazin jaio zen; aita biarnesa eta ama santagraztarra zituen. Txikitan Albert Constantin idazle eta politikari euskaltzaleak sarritan bisitatzen zuen Casenavetarren etxea.

Kirol ugari praktikatu du. Santa Grazin ohikoa zen bezala lau hizkuntzaren hiztuna da: euskara, Bearnoko okzitaniera, frantsesa eta espainiera.

Apaizgai, Bètharramen (Bearno) ikasi zuen, 21 urterekin Palestinara joan zen. Betleemen hartu zituen eskolak eta 1948ko gerra bertatik bizi izan zuen; hantxe egin zen apaiz betharramdarra, 24 urterekin.

Bètharramen (4 urtez), Limòtgesen (Lemosin, Okzitania; 12 urtez) eta Donapaleun (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. Latin, frantses eta greziera irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu izan da irakaskuntzan.

1981ean Zuberoara itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen Larrainera bi urtez; geroago Altzaira, non orain dela 27 urte bizi den eta Basabürüa zein Arbailako hamar elizaren ardura du, Ozazetik Etxebarrera.

Euskaltzain urgazlea da 1982tik eta 2000n ohorezko euskaltzain egin zuten.

[Iturria, Euskal Wikipedia:] http://eu.wikipedia.org/wiki/Junes_Casenave