Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Gorka Pagonabarraga
Datu pertsonalak
- Nom
- Pagonabarraga, Gorka
- Prénom et nom completes
- Pagonabarraga Agorria, Gorka
- Naissance
- 2000 Durango + Durango < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2022; 2026
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2018 (kanporaketak); 2021, 2023 eta 2025 (finalista).
Bizkaiko Taldekako Bertsolari Txapelketa: 2022 (Finalista, "Koipelustriek" taldean).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2018 (Txapelduna, 15-18 urte).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2016 eta 2017 (finalista, 15-18 urte); 2018 (Txapelduna, 15-18 urte).
Durangaldeko Kopla Txapelketa: 2018 (Txapelduna).
BBK sariketa, taldeka: 2016 (lehen plaza); 2019 (Txapelduna, Durangaldea talean).
Bertsokatu Sariketa, bikoteka (Gasteiz): 2019 (Txapelduna, Paula Amilbururekin).
Abra Sariketa (Algorta-Getxo): 2019 (txapeldunordea).
Txana Bertsolari Gazteen sariketa (Barañain): 2019 (txapeldunordea).
Osinalde Sariketa (Gabiria): 2021 (Txapelduna).
Lizardi Sariketa (Zarautz): 2021 (finalista).
Mauri-Apolo Bertso Sariketa (Bilbo): 2022 (Txapelduna).
Erniarraitz Sariketa: 2024 (finalista).
Argi Baltza Sariketa (Muxika): 2024 (finalista).
Information biographique
- Biographie
- Durangon (Bizkaia) sortua da 2000ko maiatzaren 30ean. Euskal Ikasketak egin ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen; bertsolaritza izan du aztergai gradu amaierako lanean: "Bat-bateko bertsoak eta bakarrizketa euskaraz: errepikapena aztergai" (ikusi "liburutegia")
Euskaldunak eta euskaltzaleak izaki gurasoak, etxeko giro horretan jaso du bertsoarekiko zaletasuna ere. Gustuko zituen ikastolan bertsolaritzari eskainitako tarteak, eta 2014-2015 ikasturtean hasi zen Durangoko Bertso Eskolan; Gorka Lazkano eta Pello Azkarate izan zituen lehen irakasleak. Durangoko bertso-eskolan jarraitzen du, eta bete du ikasturteren batean irakasle lana ere.
Bere garaiko bertsolari ia guztiek bezala, lehen urtetan, lurraldeko Eskolarteko Txapelketak eta bertsolari gazteentzat antolatzen diren sariketak izan ditu, nagusiki, bertso-plazan trebatzeko guneak. 2016ko otsailan jardun zen lehen aldikoz plazan, BBK taldekako sariketako kanporaketa saio batean. Bizkaiko eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zituen 2018an, bere azken parte-hartzetan. Durangaldeko Kopla Txapelketa irabazi zuen urte horetan, eta hainbat sariketa ondoko urtetan: BertsoKatu Gasteizen, Osinalde Gabiran, ...
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, 2018an parte hartu zuen lehenengoz eta finalista izan da 2021ean, 2023an eta 2025ean. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2022an kantatu du lehenengoz.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- 2016ko otsailaren 23an, BBK sariketan, kanporaketa saioan, Fray Juan de Zumarraga institutuan, Durangon (Bizkaia).
Publications
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- Bat-bateko bertsoak eta bakarrizketa euskaraz : errepikapena aztergai (EHU, 2023ko martxoa)

