Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Joxe Ramon Beitia

Datu pertsonalak

Nom
Beitia, Joxe Ramon
Prénom et nom completes
Beitia Zugasti, Joxe Ramon
Naissance
1946 Eskoriatza + Eskoriatza < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Apotzagako bertsolari taldeko kidea.
Parte hartu duen txapelketak:
Deba ibarraldeko txapelketa (Arrasate): 1973
Zepai saria (Idiazabal) 1974
Xenpelar saria (Errenteria): 1976
Leinz Bailarako Bertso Txapelketa: 1984; 1985; 1988; 1989

Information biographique

Biographie
Eskoriatzako (Gipuzkoa) Apotzaga auzoko Txarrualdean jaio zen 1946ko ekainaren 26an. Bertan bizi da; auzo alkate izana da hainbat urtetan. Apotzagako (Eskoriatza, Gipuzkoa) bertsolari taldeko partaidea da eta askotan hartu du parte bertako saio eta txapelketetan. Almeneko haur bertso-eskolatik sortutako bertsolari gazteen probaleku izan zen Apotzagako Hauzo Etxe elkartea. Auzoa eta lagunartea izan du bere ohiko jardun tokia. 1980ko hamarkadan antolatu ziren Leintz Bailarako Bertso Txapelketan parte hartu zuen bere garaiko kideekin eta belaunaldi berrikoekin. Haiekin topatzean ezagutu zuten hauek bertso-tradizio zaharra.

Garaiko bertso sariketa batzuetan parte hartu izan badu ere, Apotzagako bertsolari taldea (Ixidro, Anjel, Xabier eta Jose Luis, Maximo Letona, Kepa Urain, Joxe Ramon Beitia, Iñaki Plazaola, Julian eta Felix Oianguren, ...), inguruko plazak eta lagunartea izan ditu bere ohiko jardun toki; horietako batean Lazkao Txiki eta Joxe Jokain Mitxelenarekin aritzeko aukera izan zuen, Eskoriatzako zinean.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
1960, Eskoriatza (Apotzaga)