Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Andoni Rekondo

Datu pertsonalak

Nom
Rekondo, Andoni
Prénom et nom completes
Rekondo Izagirre, Andoni
Naissance
1999 Hernani + Hernani < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2026
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2024 (finalista).
Lizardi sariketa (Zarautz): 2022 (txapeldunorde eta bertsorik onena).
Erniarraitz sariketa (Azpeitia): 2024 (Txapelduna).
Argi Baltza sariketa (Muxika): 2025 (txapeldunordea).
Lauaxeta sariketa (Laukiz): 2026 (Txapelduna).

Berso-irakaslea:
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko hezkuntza programako irakaslea (2026-...)

Information biographique

Biographie
Hernanin (Gipuzkoa) sortua da, 1999ko azaroaren 12an, eta bertan bizi da. Kazetaritzan lizentziatua da, eta psikologia ikaslea. Kazetaritza langintzan jardun da Urumea bailarako Kronika egunkarian (2024-2025). Bertsolaritza irakasle hasi da Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko hezkuntza programan, 2026an.

Bere garaian hain ohikoa ez den bidea eginda heldu da bertsolari izatera. Eskola garaian izan zuen lehen igurtzia, eskolan bertsolaritzari eskainitako tartean; bere hitzetan, bertso-irakaslea izan duen aldi bakarra. Lagunartean, jai-giroan, bazuen bertsotarako joera; hala, hogei urterekin, 2019ko azaroan, Kontrakantxa gaztetxean beren artean, irakaslerik gabe, bertsotan aritzeko biltzen zen taldean hasi zen.

2020an egin zuen jendaurreko lehen saioa, Hernaniko Bertso Sariketan, Garin Herriko tabernan. Lizardi sariketan kantatzeko aukera izan zuen 2022an, eta orduan hasi zen Hernaniko bertso-eskolakoekin elkartzen; txapeldunordetza eta bertso onenaren saria lortu zituen lehen parte-hartze horretan. Hernaniko bertso-eskolan, herriko auzo elkarteetan-eta kantatuz eta gazte sariketa batzuetan parte hartuz garatu du bere bertsogintza.

2024an, Erniarraitz Sariketa irabazi eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman du: finalean sartu da eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko eskubide irabazi. Bertso plzazetako ateak zabaldu dizkio horrek.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
2020an, Tabernetako Bertso sariketan, Garin tabernan (Hernani).