Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Xabat Galletebeitia

Datu pertsonalak

Nom
Galletebeitia, Xabat
Prénom et nom completes
Galletebeitia Abaroa, Xabat
Naissance
1986 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso irakaslea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2017; 2022; 2026
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2010; 2012; 2014 (finalista); 2016 (txapeldunorde); 2018, 2021, 2023 eta 2025 (finalista).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1998 eta 2000 (finalista, 10-14 urte); 1999 (Txapelduna, 10-14 urte).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1999 (finalista, 10-14 urte).
BBK Sariketa, taldeka: 2008; 2009 eta 2011 (txapeldunordea, Lea-Artibai taldean); 2010 (Txapelduna, Lea-Artibai taldean).
Berritxu Sariketa (Berriatua): 2008; 2010 (Txapelduna).
Plazatik Gaztetxera Sariketa, bikoteka: 2012 (Txapelduna, Nerea Ibarzabalekin).
Akerbeltz Bertso Sariketa, bikoteka (Markina-Xemein): 2018 (txapeldunordea, Eneko Arraterekin); 2019 (Txapelduna, Josune Aramendirekin).

Bertsolaritza irakaslea (ikusi "Bertso-eskolak"):
Lekittoko Poto Bertso Eskola (2008-2015).
Markina-Xemeingo Bertso Eskola (2012-2013).


Information biographique

Biographie
Lekeition (Bizakaia) sortu zen 1986ko abenduaren 26an. Farmazia ikasketak burutu ditu. Bigarren Hezkuntzako irakaslea da lanbidez.

Ikastolan hasi zen bertsotan txikitan, Jon Lopategi irakasle zuela. Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1999an, baina bertso mundutik aldendu egin zen hurrengo urtean. Urte batzuk geroago, 21-22 urte zituela piztu zitzaion berriro harra; Markina-Xemeingo Bertso Eskolan (Gorka Ostolaza, Aissa Intsausti, Nerea Ibarzabal eta abarrekin batera) eta Lekittoko Poto Bertso Eskolan ikasle zein irakasle aritu izan da urteetan geroztik, eta batan zein bestearen parte izaten jarraitzen du egun.

Bertso mundura itzultzean bertsolari gazteentzko sariketetan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartzen hasi zen, han-hemen jarduteko aukera izan duen plazez gain. Berritxu Sariketako 2010eko edizioko txapelduna da, eta BBK sariketa irabazi zuen urte berean Lea-Artibaiko taldean. Binaka jokatzen diren bi sariketetako txapelak ere bereganatu ditu: Plazatik Gaztetxera (2012an, Nerea Ibarzabal lagun) eta Akerbeltz Bertso Sariketa (2019an, Josune Aramendirekin).

Bizkaiko Bertsolari 2010ean hartu zuen parte lehenengoz. Geroztik, finalista izan da 2014an, 2016an, 2018an, 2021ean, 2023an eta 2025ean jokatu denetan, buruz burukoan jardun ondoren ta txapeldunorde izan delarik 2016koan. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketari dagokionez, 2017an eta 2022an hartu du parte.

Publications

Argitaratutako grabazioak
Bizitza arnasaldi. Mundu berri bat guztintzat. Xabier Zabala (musika). Bizipoza Kultur Elkartea, 2022.