Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kaxiano Ibarguren

Datu pertsonalak

Nom
Ibarguren, Kaxiano
Prénom et nom completes
Ibarguren Bolinaga, Kasiano
Naissance
1932 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
2002 Lizartza + Lizartza < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Doinu-sortzailea
Spécializations
Bertsolaria
Gai-jartzailea

Information biographique

Biographie
Emeterio Ibarguren eta Martzelina Bolinagaren semea. 6 urte zituela aita hil zitzaion eta ama, berriz, 10 urte zituela; orduan izebaren etxera joan zen Antzuolara. Antzuolan jaio zen, gurasoen jaioterrian, haiek hala nahi zutelako, nahiz eta ordurako Lizartzan bizi. Garai haiek zituen oso gogoan Kaxianok, bertako baso eta mendiak. Berak adierazia da haurtzaro tristea izan zuela, gerraostearen une latzenak baitziren. Hala ere, bere anaia Manolo soinua jotzen hasi zenean poz handia izan zuen.

16 urte zituela (1949/09/21), Nafarroako errepideak egiten lanean ari zela, lana aurreratzearren, lehertu gabe geratu zen lehergailu batek eztanda egin eta laguna hil eta itsu utzi zuen Kaxiano. Hala ere ez zuen etsi, eta soinu jotzeari ekin zion buru belarri. 18 urte zituela igande arratsaldero Lizartzan jotzen hasi zen eta ordutik beste herrietatik deiak jasotzen hasi zen.

Bertsotan gehienetan soinu jotzea zihoan tokitan hasi zen, bertsolaria falta eta berak egin behar izaten zuen lan bikoitza, hasieran bertsotan eta gero soinu jotzen. Oso urduri jartzen zen bertsotan oholtzara igo aurreko unetan eta azkenean erabaki zuen soinu jotzera dedikatzea. Bertsotarako doinu ugari egindakoa da.

Historiara pasako den gizona izango da Kaxiano, hainbat herrik eta erromerik ez dute bera sekulakoan ahaztuko.





Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Arrona goiko plazan, balkoitik. Uztapiderekin, berak eskatua (bakarrik zen eta bera ikustean, berarekin jarduteko eskatu zion Uztapidek)