Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Ximun Ibarra "Zubikoa"

Datu pertsonalak

Nom
Ibarra, Ximun "Zubikoa"
Prénom et nom completes
Ibarra Ibarra, Ximun
Naissance
1905 Sunbilla + Sunbilla < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Mort
1979 Banka + Banka < Baigorri-Ortzaize < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria

Information biographique

Biographie
Ximun Ibarra nafartarra oihanetako langile eta ikazkin zen Iratin. Teodoro Hernandorenak han aurkitu zuen 1946an Goikoetxearekin batean, Ipar Euskal Herri osoan zebilelarik bertsulari bila Donibane Lohizuneko sariketa antolatu nahian.

Publikoan agertzeko uzkur baitzegoen Sunbillarra, Hernandorenak Zubikoa izengoitia edo izenordea eman zion lasaitzeko. Alabaina, Ibarra neguan Sunbillara itzultzen baitzen, euskararen kontrako erasoetaz beldur zen.

Bankan "Behereko-borda" baserrian bizi zen. 1955an Petra Telletxea bankarrarekin ezkondu eta 2 seme-alaba ukan zituzten.

Bertsulari alaia eta trebea zen, gehien bat Hernandorena sariketetan eta Nafarroako txapelketan ariko dena. Xalbador gaztea zelarik oraino, aitortu zuen zertxobait maisutzat zaukala.

Zubikoa 1979an zendu da. Xuxen bi urte beranduago, Bankako herriak omendu zuen, 1981ko maiatzaren 17an.

Informazio gehiago: SOULE, Beñat. "Neurtizlari, Bertsulari, Iparraldez", Euskaltzaleen Biltzarra, 2011.