Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Jose Inazio Odriozola "Sokin"
Datu pertsonalak
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
Information biographique
- Biographie
- 1832ko martxoaren 3an jaio zen Loiolako Sokin baserrian, Azpeitian (Gipuzkoa), eta beste asko bezala, jaiotetxearen izenez zen ezaguna. Bataio agirian Orbide du bigarren abizena, baina heriotz agirian Orbea; bere senideen bataio agirietan ere Orbea dager. Marokon gerratean ibili zen.
Beste batzuren artean, Jose Mari Larrañaga Ofriozola "Larrumeko Markesa" bertsolari azkoitiarraren garaikidea izan zen. Antonio Zavalak "Azkoitiako zenbait bertsolari" (Auspoa, 95-96) liburuan bildu zuen bere jardunaren testigantza.
"Insuficiencia Mitral" gaitzak jota hil zen 1912ko abuztuaren 20an, 80 urte beteta.,
Autres travaux
- Bat-bateko bertso ezagunenak
- Iltzera zijoala, bertso au kantatu omen zuan Sokiñek :
Abixuka ai zaizkit
beste mundutikan:
ia zertan naguen
emen alperrikan;
biraje luzia ta
ni're bakarrikan,
juteko gogorik ez
daukat oraindikan!
OHARRA: bertso hau Jose Mari Larrañaga Odriozola "Larrumeko Markesa"rena dela diote honen sendikoek. Antonio Zavalak ere jaso zuen honen bertsioa, handik urte askotara ia hitzez hitz errepikatzen dutena Larrumeaundiko oinordekoek:
Azkoitia'ko Larrume-aundi baserriko etxekojaunak beste onela eman zidan:
Oska ari zaizkit
beste mundutikan,
ia zertan naguan
emen alperrikan;
birerik jakiñ ez ta
nago bakarrikan;
oaindik abiatzeko
eztet gogorikan.
Bigarren puntua "aber zertan nagoen ..." esanez kantatzen dute oinordekoek Laxaro Azkuneren ikerlanak (2023) jasotzen duenez.