Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Jose Mari Aranbarri "Botx"

Datu pertsonalak

Nom
Aranbarri, Jose Mari "Botx"
Prénom et nom completes
Aranbarri Etxaburu, Jose Mari
Naissance
1943 Ondarroa + Ondarroa < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Mort
2025 Ondarroa + Ondarroa < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Organizateur
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertsolari:
Ondarruako saioak: Zapato Azule, Inauterietan, jaietako amnistia eguna, Santa Agedako koplari, ...
Amalloko Goizaldeko Bertsolarien taldekako txapelketa (Jose Artetxe, Jon Arrizabalaga "Arri" eta Jose Mari Arriaga "Botx"): 1988 eta 1991ean txapeldun
Araba-Bizkaiko kanporaketan partaide: 1985 eta 1987
Antolatzaile:
Ondarruako Arrantzale Eguneko kalez kaleko saioa.
Ondarruako Errege Eguneko jaialdia.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 1997: Ondarruako saioa.
Bizkaiko Bertsolari txapelketa, 2000
Bizkaiko Eskualdeko Bertsolari Txapelketa (2000)

Information biographique

Biographie
Ondarruan (Bizkaia) sortu zen 1943ko abuztuaren 18an. Arrantzale Eskolan (eskola peska) itsasontzi-mekanika ikasketak egin eta langintza horretan jardun da Ondarruko portuan jubilatzeko unea heldu zaion arte.

Garaian beste asko bezala, lagunarteko giroan egin zuen lehen harremana bertsoarekin: bertso zaharrak kantatuz eta, tartean-tartean, bere batzuk sortuz.

1980ko hamarkada hasieran, Jose Luis Basterretxea "Altzalei"ren bultzadaz eta laguntzaz bertso-taldea sortu zuten Ondarruan: Jon Arrizabalaga "Arri", Liborio Urrutia, Olaetxea, Jose Artetxe, "Botx" ... biltzen ziren "Altzalei"ren esanetara; Udaletxeko gela batean lehenik eta Kresala Elkartean gero elkartzen hasi ziren, eta abiatu berria zen helduen bertso-eskolen dinamika berrian murgildu ziren.

1981ean kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, Ondarruako Berdura Plazan; Xabier Amuriza, Anjel Mari Peñagarikano, Kristina Mardaras, Justo Alberdi eta bertso-eskola kide Liborio Urrutia eta Jon Arrizabalaga "Arri" izan zituen kantukide.

Hamarkada horretako Bizkaiko txapelketetako kanporaketetan parte hartu badu ere, Ondarruko (Zapato Azulean, jaietako amnistia eguneko saioa, inauterietan, Santa Agedako koplari ...) eta inguruko herrietako bertsolarien arteko saioak (Lea-Artibaiko Bertso Liga; Amalloako goizaldeko txapelketa, ...) izan du bertsotarako gune, ia beti "Arri" ondoan duela.

Kantuan ez ezik, era guztietako bertso ekitaldien antolaketan jarduna da bertso-eskolako lagunekin: abuztuaren 17an arrantzale egunez kalez kalez egiten den saioa,, urtarrilaren 6an errege eguneko jaialdia ... Euskara, kultura eta bertsolaritza sustatzeko helburuarekin, Ondarruako Bertsozale Taldearen eratu zen 2003an eta bertako arduradunetakoa izan da iraun duen artean (2020).

Egindako lana eskertzeko omenaldia eskaini zien Kresala Elkarteak. 2015ean, Arri-Botx Gaztetxoen Bertsopaper Lehiaketa izenekoa jarri zuten abian Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Ondarruako Udalak eta Ondarruako Bertsozale taldeak Jon Arrizabalaga "Arri" eta Jose Mari Aranbarri "Botx"en lana eskertzeko. 2017an, Antxoa Egunean, Zilarrezko Antxoarekin sariztatu zituen Ondarruako Udalak.

2025eko abuztuaren 9an zendu da Jose Mari Aranbarri "Botx", jaioterrian, Ondarruan, 82 urte betetzeko egun gutxiren faltan.

Début dans le bertsolarisme

Lehen plaza
Plaza Berduran, Ondarrua, 1981.