Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Maddalen Arzallus

Datu pertsonalak

Nom
Arzallus, Maddalen
Prénom et nom completes
Arzallus Antia, Maddalen
Naissance
1990 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria
Spécializations
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2009 eta 2017 (finalaurreak); 2022 (finalaurrea, 2.itzulia); 2026
Xilaba. Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroako Bertsulari Xapelgoa: 2008 (finalaurreak); 2014 (txapeldunorde); 2016 eta 2021 (finalista); 2025-26 (txapeldunorde).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2004 (Txapelduna, 14 urte artekoak); 2005 (Txapelduna, 15-18 urte); 2006 (finalista, 15-18 urte); 2007 (Txapelduna, 15-18 urte).
Bertsulari Gazteen Xapelgoa (Xiberua, Lapurdi eta Baxenafarroa): 2003 eta 2004 (Txapelduna, Hendaiako taldea, 14 urte artekoetan); 2005, 2006 eta 2007 (Txapelduna, 15-18 urte).
Abra Sariketa (Algorta-Getxo): 2005 (finalista); 2009 (Txapelduna).
Berritxu Sariketa (Berriatua): 2006 (Txapelduna).
Hernandorena Sariketa: 2006 (finalista); 2007 (Txapelduna).
Zarauzko I. Kopla Txapelketa (Zarautz): 2007 (Txapelduna).
Osinalde Sariketa (Gabiria): 2009 (Txapelduna).
Bilintxen Menda Sarriketa (Donostia): 2021 (finalista).
Pello Errota Sariketa (Asteasu): 2025 (Txapelduna).

Bertso-jartzailea:
Ezagunak dira oso Miren Amurizarekin batera bertsolarien amei eskaintzeko jarriak 2010eko Bertso Egunean, Donostiako Kursaalen.
Dida Gaztea irratsaioko "Kantualitatea" saiorako sortuak eta kantatuak (2019-2022).
Euskadi Irratiko Faktoria saioko iritzi-zutabean kantatuak.

Bertso-irakaslea:
Hendaiako Bertso-eskola (2006-2008 / 2013-2017)
Donibane Lohitzune eta Urruñako bertso-eskolak (2013-2017)
Hondarribia eta Irungo ikastetxeetan (Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen Hezkuntza programa, 2017-2020)

Information biographique

Biographie
Hendaian (Lapurdi) sortua da, 1990eko abenduaren 27an. Hendaia eta Kanboko ikastoletan eta Baionako Lizeoan egin du Unibertsitatera arteko ibilbidea; Itzulpengintza eta Interpretazio ikasketak egin ditu gero, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), Gasteizen; horri, Parisko Sormonan eta San Petesburgoko unibertsitatean egindako ikasketak gehitu dizkio. Itzulpengintza alboratu gabe, bertso-eskolako irakasletza eta irratigintza izan ditu lanbide eta, 2020az gero, telebistako aurkezle lanetan dihardu. Plazako jardunean, berriz, bertsogintza Obaneuke erromeria taldeko jardunarekin (gitarra, panderoa eta ahotsa) uztartzen du.

Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren eta Miren Antia zumaiarraren alaba da, eta bertsoarekin harremanean bizitu da ume-umetatik; etxeko girotik datozkio bertso giroa eta kanturako grina; anaia du Amets Arzallus bertsolaria eta, gaztetxotan, bere saiakerak egina da ahizpa zaharrena, Itsaso. Bederatzi urte inguru zituela Hendaiako Bertso Eskolara eraman zuen bere zaletasunak; han elkartu zen, besterik beste, Maindi Murua, Kristine Txoperena, MIzel Mateo, Patxi Iriart, Odei Barroso eta Aimar Karrikarekin. Karlos Aizpurua, Amets Arzallus eta Sustrai Colina izan zituen irakasle hor, eta hemendik egin zuen plazarako jauzia, garaiko ia bertsolari guztiek bezala lurraldeko Eskolarteko Txapelketaren abaroan.

Bertsulari Gazteen Xapelgoan, txikien mailan eta taldeka, kantatu zuen lehen aldiz plazan (2000). Bederatzi urte zituen, artean. Hutsik egin gabe, urtero hartu izan du parte Xapelgo horretan 2007ra bitartean, eta askotan bildu du sari nagusia. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako ateak zabaldu dizkio horrek, eta baita han-hemen antolatzen diren bertsolari gazteentzako sariketenak. Luzea da jantzitako txapelen zerrenda.

Xilaba Bertsulari Xapelgoan, 2008an kantatu zuen lehenengoz eta finaleko atean gelditu zen, baina 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan kantatzeko aukera eman zion, eta finalaurreetara heldu zen. Bertsolaritza aktibotik urrundu egin zen orduan, aldi batez, eta 2014an itzuli zen plazetara berriro, Xilaba Bertsulari Xapelgoan. Txapeldunorde izan zen edizio horretan, finalista hurrengo bietan eta berriz txapeldunorde 2025ean hasi eta 2026ko urtarrilean amaitu den edizioan.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2009an, 2017an eta 2022an hartu du parte, eta denetan heldu da finalaurreetara, azkenekoan, bigarren itzulira.

Bat-bateko bertsogintzan egindako ekarpenaz gain, nabarmendu behar da bertso plazari egindako doinu berri ekarpena (ikusi "Doinutegia" atala) eta, nagusiki, bertso-jartzaile gisara egindakoa: bertso sorkuntzarako eta kanturako duen trebezia baliatuz, ezin konta hala ditu berariaz sortuak, berak (gitarra) edo beste musikariren laguntzekin kantatzeko, jendaurrean, irrati nahiz telebista programetarako. Hedadura handia izan dute, esate baterako, 2010eko Bertso Egunean Miren Amurizarekin batera osatu eta "bertsolarien amei" eskainitakoek, Euskadi Irratiko Faktoria saioko iritzi-zutabe tartean kantatutako "Laurogeita hamar beltzean" sortak, edo Dida Gaztea irratsaiorako "Kantualitatea" atalerako jarritako hainbatek.

Aipagarria ere, bertso-eskoletan irakasle gisara egindako lana: Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruñako bertso eskoletan jarduna da (2006-2008; 2013-2017) eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko Hezkuntza programan beste hainbat urtez (2017-2020, ikusi "Bertso-eskolak" atala).

Publications

Ekoizpen oharrak
Asterix eta Obelix komikiak euskara itzultzen ditu, Bruño editorialarentzat, 2015az gero.