Biographies - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Nerea Ibarzabal
- Info.
- Airs des bertsos
- Verses improvisés
- Verses non improvisés
- Aldizkakoak
- Enregistrements
- Écoles de bertsu
- Presse
- Bibliothèque

Datu pertsonalak
- Nom
- Ibarzabal, Nerea
- Prénom et nom completes
- Ibarzabal Salegi, Nerea
- Naissance
- 1994 Zumarraga + Zumarraga < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarisme
- Spécialisation principale
- Bertsolaria
- Spécializations
-
Bertso irakaslea - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertsolaria:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa: 2017 (finalaurreak); 2022 (finalista).
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 2012; 2014; 2016 eta 2018 (finalista); 2021 eta 2023 (Txapelduna).
Lea-Artibaiko Txapelketa (Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketa): 2012; 2014 (Txapelduna).
Bizkaiko Taltekako Txapelketa: 2017 eta 2022 (Txapelduna, "Akerbeltzen antxumak" taldean).
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2006, 2007, 2008, 2010, 2011 eta 2012 (finalista).
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2006, 2007 eta 2008 (Txapelduna, 14 urte arte); 2011 eta 2012 (Txapelduna, 15-18 urte)
BBK saria (taldeka): 2008 eta 2009 (txapeldunordea, 18 urte arte, Lea-Artibai taldean); 2010 eta 2011 (Txapelduna, 18-urte arte, Lea-Aribai taldean); 2012 (txapeldunordea, 19-24 urte, Lea-Artibai taldean); 2014 eta 2015 (Txapelduna, 19-24 urte, Lea-Artinai taldean).
Plazatik Gaztetxera: 2012 (Txapelduna, Xabat Galletebeitiarekin).
Osinalde saria (Gabiria): 2013 (Txapelduna).
Abra saria (Algorta-Getxo): 2013 (Txapelduna).
Berritxu saria (Berriatua): 2013 (txapeldunordea).
Osinberde saria (Zaldibia): 2013 (txapeldunordea).
Xenpelar saria (Errenteria): 2014 (Txapelduna).
Erniarraiz saria: 2014 (txapeldunordea).
Mikel Laboa saria (Donostia): 2015 (Txapelduna).
Udazkeneko Zapi Janztea (Zaldibia): 2021 (Zapiduna).
Akerbeltz saria (Markina-Xemein): 2023 eta 2024 (Txapelduna).
Zortziko Txikia saria (Mallabia): 2024 eta 2025 (Txapelduna).
Bertso-jartzaile:
Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2010 (1. saria, 15-18 urte artekoetan).
Bertso Irakasle:
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, hezkuntza proiektoa: 2016-2018.
Information biographique
- Biographie
- Zumarragan (Gipuzkoa) bizi ziren gurasoak Nerea jaio zenean, 1994ko martxoaren 9an. Bost urte zituela Etxebarrira (Bizkaia) etxaldatu ziren gurasoak eta, gero, hemen bizpahiru urte bizitu ondoren, aita Jose Ramon Ibarzabalen jaiotetxera, Markina-Xemeingo (Bizkaia) Ituarte auzoko Iketza baserrira. Markina-Xemeinen egin zituen oinarrizko ikasketak, Berakruz Ikastolan, eta batxiler ikasketak, Lea Artibai Institutuan; ondoren, kazetaritzan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioako fakultatean, Bilbon.
Bertsogintzan ardaztua du bere bizibidea, idazletzarekin uztartuta. Ikasketak amaitu ondorengo urtetan bertsolaritza, kazetaritza eta sormena uztartu ditu: bertso irakaskuntzan jarduna da Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hezkuntza programaren baitan (2016-2018); kazetaritza alorrean ez du jarduera jarraiturik nahi izan, baina iritzi eta artikulungintzan lankidetza asko egin du aldi eta hedabide ezberdinetan: Bizkaiako Hitza, Gaur 8, Berria, Argia, Euskadi Irratia, Bertsolari aldizkaria, ... 2016an, Txakur Gorria sormen kolektibo enpresa eratu zuen Mariñe Arbeo Astigarraga, Malen Amenabar Larrañagar eta Ane Labaka Mayozekin batera (2016-2021); autosorkuntza, autoedizio eta autoekoizpen proiektuak garatzeko ez ezik ikusentzunezko proiektuen gidoigintzan jarduteko aukera eman zion horrek.
Bertsozalea du oso ama, Josefina Salegi, eta honek kutxatu zion zaletasuna kantu eta jolasen bidez; Hitzetik Hortzera bertso-programak eta "Lazkao Txiki" eta "Pernando Amezketarra" ETBko marrazki bizidunen emanaldiek ere izan zuten eragina. Juanjo Respaldiza ari zen garaian Ikastoletan bertsolaritza hedatzen, eta berarekin hasi zen Berakruz ikastolan bertsoa lantzen; Markina-Xemeingo bertso-eskolan eman zion jarraipena gero, Iratxe Ibarra bertsolaria irakasle zuela; hemen egin zuen topo Aissa Intsausti, Xabat Galletebeitia, Gorka Ostolaza eta abarrekin, eta sakontzen jarraitu zuen bertsoarekiko harremana.
Garaiko bertsolari ia guztiak bezala, lurraldeko Eskolarteko Txapelketan hurreratu zen plazara, eta hemen abiatu zuen bertsogintzako ibilbidea. Askotan irabazi zuen Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta aldi horretako Euskal Herriko Eskolartekoan parte hartzeko aukera eman zion horrek. Bertsolari gazteentzat sariketeta ugaritan parte hartu du, askotan bildu du sari nagusia (Abra, Osinalde, Xenpelar,...), eta sarritan ibili da sari nagusitik hurbil.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, 2012an kantatu du lehenengoz; 2014an, Lea-Artibai eskualdeko txapelketa irabazi du, bigarrenez hartu duelarik parte Bizkaiko Txapelketan; gero, finalista izan da 2016an eta 2018an, eta Txapelduna hurrengo bi edizioetan, 2021ean eta 2023an; ez du parte hartu 2025ekoan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, 2017an kantatu du lehenengoz, finalaurrekoetara helduz; 2022an, bigarren parte-hartzean, finalera heldu da.
Ibilbide horrek eta ohiko plazetan egiten duen lanak erreferentziazko bertsolarien taldean kokatu du. Bat bateko bertsogintzara lotua du bere ibilbidea, nagusiki; ez du bertsopaper lehiaketetarako joerarik izan, baina baditu berariaz sortutako sortak eta bidea egiten ari da abesti letragile gisan.
Literaturgile jardunean, 2022an argitaratu du lehen liburua, "Bar Gloria", eta antzezlanetarako testu sorkuntzan ere ari da bere ekarpena egiten.
Début dans le bertsolarisme
- Lehen plaza
- Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (2006)
Publications
- Argitaratutako liburuak
- Nerea Ibarzabal; Eneko Sagardoi. Nora zoaz? Buruz buru. (Lanku, 2018)
- Argitaratutako grabazioak
- Gora gu! Ezinen koblakari. Josu Zubia, 2017
Orbainen azpian. Bihotzez Elkartea. Mendi berri bat guztiontzat. Bizipoza Elkartea, 2020.
Gorputzak zubi (Ane Labakarekin). #itsasoadabidebakarra. Ines Osinaga. Elkar, 2022.
Hor gaude. Neomak. Herri Urrats, 2024
Elkar aurkitu. Magala. Haize arrosa. Baga biga musika ideiak, 2025
Otsaila. Festina lente. Eñaut Elorrieta. Elkar, 2026
Basque Museum Free Tour. Bertso jarri musikatuak. Hitzetik Hortzera, 2026-02-16 - Beste argitalpenak
- Bar Gloria (eleberria). Susa, 2022.
Eukaliptus (antzezlana). Jon Ander Urresti eta taldea, 2024.
Kolapso (antzezlana). Jon Ander Urresti eta taldea, 2026.
- Ekoizpen oharrak
- Txakur Gorria sormen kolektiborako proiektuan, hainbat argitalpenaz gain, gidoigintza landu du: Hitzetik Hortzera (2018/2019, 2019/2020), Kartzela web serieko gidoigile (ETB1), Atera Kontuak (ETB1, 2018), ... Hor kokatzen dira, Gure Eskuren eskariz Ane Labakarekin batera ondutako «Tripontzia: burujabetzara bidean» komiki digitaleko zazpi istorioak; Unai Gaztelumendik eginak dira marrazkiak (2019)
Marramiau Taldea eratu zuten lagun bertsolari eta musikari batzuen artean bertso musikatuak taularatzeko, aurrez prestatuak zein bat-batekoak . Bertsolariak: Manu Goiogana, Oier Aizpurua eta Nerea Ibartzabal; musikariak: Jokin Pinatxo, Joannes Jauregi eta Goizane Irigoien. Urtebete inguru iraun zuen egitasmoak (2013-2014).
LANKUren "Buruz Buru" proiektuaren baitan, "Nora zoaz?" liburuxka ondu zuen Eneko Sagardoirekin elkarlanean (Lanku, 2018). Gero, testu honetan oinarrituta, "Betiko gaua" izeneko laburmetraia ekoiztu zen (Sumendi filmak, 2023), Eneko Sagardoik zuzenduta.
Jon Ander Urresti eta taldearen antzezlanetan lankide izan da, testugile: Eukaliptus, Durangoko Azkoako Sormen Bekaren irabazlea, 2024; Kolapsoa, 2026.
