Biographies - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Pernando Amezketarra

Datu pertsonalak

Nom
Pernando Amezketarra
Prénom et nom completes
Bengoetxea Altuna, Fernando
Naissance
1764 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Mort
1823 Amezketa + Amezketa < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarisme

Spécialisation principale
Bertsolaria

Information biographique

Biographie
Fernando Bengoetxea Altuna, Amezketan jaio zen 1764ko urriaren 10an eta bertan bizi izan zen. 1970ean, 26 arte zituela, Maria Josefa Sagastumerekin ezkondu zen. Hamar seme-alaba izan zituzten, Azentzine haundi baserrian. Nekazari, artzai eta bertsolari... horrela nolabait atera zuen bizimodua. Aran gehiegi jan ondoren ura edan, eta gaizkitu eta hil omen zen Apaetxe bordan, Amezketan, 1823ko uztailaren 9an, 58 arte zituela.

Iturria: Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"
Informazio gehiago:
- Zavala, Antonio. "Pernando Amezketarra bertsolaria". Auspoa; 54. http://ttiki.com/59858 ]
- Euskal Wikipedia: http://eu.wikipedia.org/wiki/Pernando_Amezketarra

Publications

Argitaratugabeak eta azterlanak
- Pernando Amezketarra bertsolaria (Auspoa, 54)
- Iztueta, Juan Inazio. "Gipuzkoako dantza gogoangarri"
- Gorosabel, Pablo. "Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa"
Ekoizpen oharrak
Lehenbiziko bertsolari ezaguna, Gipuzkoan behintzat, eta ez nolanahikoa. Ametza, Zabala, Txabalategi, Altamira, Otobezino... gizaldi hartako bertsolari guztien hora dugu Fernando.
Euskal Herri osora zabaldu da gizon azkar eta argi honen izena. Mito bilakatu da, barreragile gisan. Bereak eta besterenak erantsi zaizkio. Nork ez ditu entzun Fernando Amezketarraren ipuin eta ateraldiak?
Ez uste izan arlote huts bat zenik, batzuetan, berak nahita, halako itxura hartzen bazuen ere. Umorez eta bizitasunez beteriko nortasun aberatseko gizona zen.

Iturria: Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936"

Autres travaux

Bat-bateko bertso ezagunenak
Lagunak arturikan ; Notizi bat nigana ; Ostozko donaruak ; Ametza omen dabil ; Zabala da alferez ; Txarteletan ; Errentarik ez bada ofizio hontan