Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Nork

Article de presse : Euskara. Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Gallego, Patxi ; Paya, Xabi
Titre
Nork / testuak eta marrazkiak, Xabi Paya eta Patxi Gallego
En
Bertsolari aldizkaria, 100, 2015 negua, 2-143
Thèmes
Bertsolaritza ; Egaña, Andoni
Typologie
Article de presse
Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ISBN / ISSN
1137-2486
Nobela beltza da Nork, zehazki, komedia ironikotik abiatzen den nobela beltza. Nork hil du Andoni Egaña? Horixe da sortzaileek irudikatu dituzten lau detektibe arketipikoak argitu beharko duten misterioa.

Gidoigintzan trebatutako Payak suspentsearen maisuaren irakaspenetatik edan du, eta hilketa bera McGuffin bat dela argitu du prentsaurrekoan. Baina trikimaluak, irudi guztietan agertzen diren elementuak bezala, badu bere funtsa. Hain zuzen, urteekin hautemandako kezka bat arintzen laguntzea.

Bertsolariak dioenez, bertsolaritza udalekuetan eman dituen urteetan Euskal Herriko gazteak iruditeri partekatuan topo egin ahal izateko nazioarteko pertsonaietara jotzeko duten erraztasunak kezkatzen du.

Horregatik, zer hobeto euskal kulturan igeri bizi diren pertsonak pertsonaia bihurtzea baino? Dena den, eta inork kexarik izan ez badu ere, argi utzi nahi dute sortzaileek eta aho batez esan dute: “Inor ez iraintzen saiatu gara, eta norbait irainduta sentitzen bada, aldez aurretik barkamena eskatzen dugu”.