Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Algara mutilatuak

Livre: Euskara. Online Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Labaka Mayoz, Ane
Titre
Algara mutilatuak / Ane Labaka Mayoz.
Publication
Zarautz [etab.]: Susa, 2021
Thèmes
Bertsolaritza
Content
Testu osoa
Description physique
112 or.
Typologie
Livre
Atal asko mutilatu daitezke gorputz batean, batzuk besteak baino ikusgarriagoak, baina guztiak ere berdin mingarriak ebaketa nozitu duenarentzat. Hain ezaguna ez izanagatik ere, ohikoa den mutilazio horietako bati heldu dio Ane Labakak bere lanean, algararen erauzketari. Emakumezkoon gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. Ariketa horretan bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak, guztiak ere umorean arituak —eta, beraz, adituak— diren emakumezkoak, eta haien errelatoekin osatu du sentikortasunen gorputz mapa bat, zauri irekiez, orbainez eta sendabideez diharduena.
Hitzaurrea. Uxoa Anduaga
0. “Ez zaitez nabarmendu”
1. Umorearen joko arauak
2. Umorearen noranzkoak
3. Umorearen mugak
4. Jendaurreko umorea
5. Umore berrietarantz