Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

"Bertsolaritza Ikastetxean" proiektua

Document: Euskara. Online Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Najera, Aitor
Titre
"Bertsolaritza Ikastetxean" proiektua / egilea, Aitor Najera Saez de Vicuña ; tutorea, Asier Barandiaran Amarica.
Représentation Périodique
Bertsolaritza Ikastetxean [Egitasmoa]
Publication
2021-04-15
Thèmes
Bertsolaritza
Content
Testu osoa
Autres auteurs
Barandiaran, Asier ; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Description physique
65 or.
Typologie
Document
Eduki mota
Gradu Amaierako Lana
Notes
Bibliografia: 36 or.
Eranskinak: 37-65 or.
“Bertsolaritza”. Horren gertuko eta ezaguna izan dudan hitza baina aldi berean horren ezezaguna izaten jarraitzen duena. Jaio nintzetik gurasoek euskal kulturan murgildu izan naute. Gogoan ditut “Takolo, Pirritx eta Porrotxen” ikuskizunak, Bernardo Atxagaren “Xola” liburu bildumak, Ken Zazpi bezalako euskal talde ugariren kantak… Hauek guztiak ezagunak izan ditudan bezala bertsolaritza ere ezaguna egin izan zait, ezaguna baina ezezaguna aldi berean. Izan ere, gurasoak bertsozaleak izan ez diren arren Gasteizko jaietan sarritan egon izan gara Ahiotz plazako bertso saioak entzuten. Tutik ulertzen ez genuen arren eta ezezaguna izan zitekeen arren bertsolaritza ezaguna egin zait urte luze hauetan zehar. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailara salto egin nuenean bertsolaritza eskolan landu egiten zela konturatu nintzen. Iñaki Viñaspre bertsolaria ikastetxera etortzen zen bosgarren eta seigarren mailako ikasleei bertsolaritza saio batzuk ematera eta urte horretan niri egokitu zitzaidan saio horiek jasotzea. “Bertsolaritza Ikastetxean” proiektuaren zabalkuntza garaia zen orduan, 2008. urtea zehazki, eta ikasleok oso harrera ona egiten genion Iñakiri gure ikasgeletan sartzen zenean. Pare bat urte igaro ondoren, nire herrian, Zalduondon, herriko zenbait gazteri esker bertso-eskola sortu egin zen. Bertan sartu eta “Bertsolaritza” gertutik ezagutzeko aukera paregabea izan nuen. Lan honetan, “Bertsolaritza Ikastetxean” proiektuak urte luzez ikastetxeetan izandako garapena ezagutaraziko da eta bide horretan gaur egunean bizi duen egoera azaleraraziko da. Horretarako, marko teoriko batean informazioa bildu eta hezkuntza arautuan bertsolaritza saioak ematen ibili diren eta ematen jarraitzen duten lau irakasleri elkarrizketak egingo zaizkie. Testigantza horiek izango dira lanaren muina, haien esperientziari esker jasoko baita proiektuaren gaur eguneko bizi-kalitatea. Testigantzek, ordea, ez dute bakarrik egitasmoaren ondorio positibo eta negatiboak bilduko, proposamen bat aurkeztuko da. Proposamen horrek egitasmoaren hutsunean identifikatu eta horiei aurre egin edo hobetzeko pausoak zehaztuko ditu. Beraz, lan honetan elkarrizketatuak izan diren lau irakasleei eskerrak ematearekin batera, asko luzatu gabe, aurrera egingo dugu lan honekin.
1. SARRERA ...4
2. ONARRI TEORIKOA ...6
2.1. Bertsolaritza historian zehar ...6
2.2. “Bertsolaritza Ikastetxean” proiektua ...9
3. ONDORIOAK ...12
3.1. Euskara ...13
3.1.1. Euskal Kultura ...14
3.1.2. Oinarri eskasa ...15
3.2. Musika ...17
3.3.Ludikotasuna ...18
3.4. Metodologia ...19
3.4.1. Inrobisaziora aldaketa ...19
3.4.2. Baliabide digitalak: bertso ikasgela ...19
3.4.3. Arabako eskualdeak ...20
3.5. Komunikazioa ...22
3.5.1. Ikasleak ...22
3.5.2. Irakasleak ...22
3.6. Zubi lana ...24
3.7. Eraginkortasuna ...25
3.7.1. Hizkuntza hautua ...25
3.8. Etorkizuna ...27
3.8.1. Diru laguntzak ...27
4. PROPOSAMENA ...29
4.1. Nire Proposamena ...30
4.1.1. Justifikazioa ...30
4.1.2. Helburuak ...31
4.1.3. Jardueraren deskribapena ...31
5. MUGAK ETA HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK ...34
6. BIBLIOGRAFIA ...36
7. ERANSKINAK ...37
7.1. Jon Ruiz de Pinedori elkarrizketa ...37
7.2. Peru Abarrategiri elkarrizketa ...45
7.3. Uxue Diaz de Ceriori elkarrizketa ...52
7.4. Oihane Pereari elkarrizketa ...59