Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

La canción de Bilbao : Maialen

Article de presse : Espainiera, Euskara. Online Fond de bibliothèque
Auteur(s)
Zulaika, Joseba
Titre
La canción de Bilbao : Maialen / testua, Joseba Zulaika ; argazkiak, artxiboa.
Représentation Périodique
Bertsolari Txapelketa Nagusia (15. 2009)
En
Bertsolari aldizkaria, 96, 2014 negua, 8-19
Thèmes
Bertsolaritza ; Lujanbio, Maialen
Content
Testu osoa
Typologie
Article de presse
ISBN / ISSN
1137-2486
Notes
'Lapurtuak' atalaren barruan.
Vieja luna de Bilbao-Crónicas de mi generación argitaratu berri du ingelesez (The Old Bilbao Moon: The Pasion and Resurrection of a City) eta gazteleraz, Nerea argitaletxearekin.

Lan bikaina da, mardula eta gogoeta, istorio eta argazki esanguratsuz betea, hogei urtetako lanaren fruitua. Hiru liburutan dago banatua, ‘Infierno’, ‘Purgatorio’ eta ‘Paraíso’ izenburutzat daramatzatenak, eta azken honetan bigarren kapituluari ‘La Canción de Bilbao: Maialen’ jarri dio egileak. 2009ko BECeko finalaz, bertsolaritzaz eta Bilbo berrian euskarak izan beharreko tokiaz egiten du gogoeta bertan. Eta ikerlari irakurriek, alegia gutxiengo bat, egiten duten moduan egiten du: ohikoetatik haratago doazen ideiak proposatuaz, baina edonork gustura irakurtzeko moduan, kasik literatura eginaz.

Zulaikarengan bertsolaritzarekiko interesa ez da berria: 1985ean Bertsolariaren jokoa eta jolasa argitaratu zuen, eta 2003an Bertsolari Aldizkariak argitaratzen zuen “Bertsolari Liburuak” sailaren baitan Bertsolaritzaz bi saio. Eta literaturarako joera ere ez du atzo goizekoa: 1975ean Adanen poema amaigabea poema liburua argitaratu zuen, eta 1982an Zu zara… eleberria.

Biak uztartzen dituen pieza dakarkizuegu jarraian, gozagarri izango zaizuelakoan, eta gazteleraz ekarri dugu, egileak horrela argitaratu duelako eta erdal irakurlegoa ere kontutan hartuta idatzita dagoela nabari zaiolako.