Bibliothèque - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Euskal kultura 2021

Article: Euskara. Fond de bibliothèque
Titre
Euskal kultura 2021
En
Jakin, 247, 2021 azaroa-abendua, 11-115
Typologie
Article
Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
ISBN / ISSN
0211-495X
2021eko kultur balantzea egiten dute Ismael Manterola Ispizua, Ainhoa Urien Telletxe, Alberto Barandiaran Amillano, Txakur Gorria, Dani Fano, Nora Arbelbide Lete, Amagoia Gurrutxaga Uranga, Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Maitane Gartziandia, Maddi Zumalabe Irastorza, Jon Basaguren Lauroba, Estibalitz Ezkerra Vegas, Axpi, Izaskun Arandia Galarraga, Josevisky, Manex Agirre Arriolabengoa, Maite Caballero Arrieta, Mikel Larraioz Alvarez de Eulate eta Libe Mimenza Castillok.
11 COVID edo postCOVIDaren urtea?
Ismael Manterola Ispizua

2021ak eragin dituen kultura eta arteari buruzko hausnarketa solteak biltzen dira, hainbat ataletan banatuta: testua, mugak, artearen pisu galera, turismo kulturala, industria kulturalak eta sariak eta diru laguntzak.

29 Euskal kultura segurua al da?
Ainhoa Urien Telletxea

Pandemiak larriagotu duen prekaritatea eta horrek areagotu duen ziurgabetasuna dira aztergai. Baikortasunerako motiboak ere azpimarratzen dira, ordea: 2021ean demostratu da euskal kultur ekoizpena segurua ez ezik ziurra ere badela.


49 Alberto Barandiaran Amillano • Txakur Gorria • Dani Fano • Nora Arbelbide Lete • Amagoia • Gurrutxaga Uranga • Irati Agirreazkuenaga • Onaindia • Maitane Gartziandia • Maddi Zumalabe • Irastorza • Jon Basaguren Lauroba • Estibalitz • Ezkerra Vegas • Axpi • Izaskun Arandia Galarraga • Josevisky • Manex Agirre Arriolabengoa • Maite Caballero Arrieta • Mikel Larraioz Alvarez de Eulate • Libe Mimenza Castillo

Urtean zehar kulturaren alorrean gertatutakoaren balantzea idazten dute hamaika egilek. Alberto Barandiaran Amillanok kultur sormenak eta sorkuntzak gure gizartean betetzen duen lekuari buruz egiten du gogoeta, besteak beste; Nora Arbelbide Letek Frantziako Estatuak euskarari eta euskal kulturari jartzen dizkien egiturazko traben ondorioez dihardu; Amagoia Gurrutxaga Urangak Lanartea euskararen langile profesionalen elkartearen sorrera eta xedeak ditu aztergai; Irati Agirreazkuenaga Onaindia, Jon Basaguren Lauroba, Estibalitz Ezkerra Vegas, Izaskun Arandia Galarraga, Manex Agirre Arriolabengoa eta Libe Mimenza Castillok antzerki, musika, literatura, zinema, bertsolaritza eta hedabideen eremuak jorratzen dituzte, hurrenez hurren. Txakur Gorria, Dani Fano, Maitane Gartziandia, Maddi Zumalabe Irastorza, Axpi, Josevisky, Maite Caballero Arrieta eta Mikel Larraioz Alvarez de Eulateren begiradak biribiltzen du urtearen balantzea.